«Zeremoniazko ontzi uretaratzea»: berrikuspenen arteko aldeak

EHUko ikasleekin ari gara Wikipediako artikuluak lantzen, eta hau oraindik ez dago argitaratzeko moduan. Mesedez, ez ezabatu aldaketa, aurrerago argitaratuko dugu.
(EHUko ikasleekin ari gara Wikipediako artikuluak lantzen, eta hau oraindik ez dago argitaratzeko moduan. Mesedez, ez ezabatu aldaketa, aurrerago argitaratuko dugu.)
'''Uretaratzea''', [[itsasontzi]] bat uretara botatzean deitutako ekintza edo efektua da, behin [[grada]]tik aterata bere eraikuntza edo behar izan dituen konponketak amaituta. Itsasontzi edo [[belaontzi]] bat lehenengo aldiz uretara botatzea, zeremoniaren parte garrantzitsuena da.
 
Uretaratzea momentu kritikoena da edozein itsasorentzat. Uretaratzearen zehar, egiaztatzen da itsasontziaren diseinua zuzena den ala ez.
 
Kasu batzuetan, uretaratzea izena jartzeko momentuarekin lotzen da edo [[Bela|belaren]] zenbakiarekin, lehiaketako belaontzi bat baldin bada.
 
== Uretaratze moduak ==
Hiru modu daude itsasontzi bat uretaratzeko: Hiruretako lehenegoa, tradizionalena da, modu honen oinarria itsasontzia gradatik, eraikuntza egin den tokitik, irristatzea da eta uretara sartzen da bere [[txopa]]<nowiki/>tik ur gainean egon arte. Bigarren modua, alboko uretaratzea deitzen da eta modu honetan itsasontzia uretara erortzen uzten da aldameneko alde batekin, nagusiki ibai eta lakuetan erabiltzen den modu bat da eta [[Bigarren Mundu Gerra|Bigarren Mundu Gerran]] asko erabili egin zen modua da. Hirugarren modua, flotadura deitzen da eta itsasontzia [[dike lehor]] batean eraikitzen denean erabiltzen den modua da, behin itsasontziaren eraikuntza amaituta uretara sar daiteke.
 
Lehenengo moduari gaizki izendatzen zaio jaurtiketa, ingeleseko itzulpen literala ''launch'' delako.
 
Hasieran uretaratze ekintzak gizakiaren esfortzuan oinarria zeukan [[palanka]] eta [[aparailu]] laguntzarekin, ontziaren [[Gila (nautika)|gila]] irristatzen zen malda handiko azal batetik uretara iritsi arte. Antzinan, itsasontzia aparatu higikor baten gainean eramaten zen uretara, [[Krosko|kroskora]] ondo egokituta dagoen aparatu higikorra.
 
Modu zaharrenetariko bat eta duela urte batzuetara arte erabili dena, grabitatearen laguntzarekin egiten da, itsasontzia irristatzen uzten zen bultzada baten ostean eta inertzia gaindituta lortzen zen itsasontzia uretara sartzea.
 
== Zeremonia ==
Itsasontzi bat uretaratzen denean, oso ohikoa da ikustea nola champán botila bat apurtzen duten kroskoaren kontra. Marinoen artean, itsasontzi baten [[Bataio|bataioa]] eta horrek ekartzen duen zeremonia guztia, derrigorrezkoa den ekintza bat da ekiditzeko itsasoak inork ez hiltzeko edo itsasontzia arazorik ez eukitzeko. Esaten den beste aukera bat da, zeremonia hau modu dotore bat dela itsasontziaren kroskoaren erresistentzia ikusteko.
 
Baina egia esanda, zeremonia hau ondo ulertzeko, urte batzuk atzera egin behar ditugu. Itsasoa beti izan da oso ezezagun eta sekretu askoko leku bat gizakiarentzat, uste zena zenbait jainko bizi zirela eta ohoratu behar zirela itsasontzi bat bere itsasoa nabigatzen zuenean. Gainera, haize eta klima txarra ohikoa denez itsasoan, gizakia gehiago hasi zen sinesten jainkoa ohoratu egin behar zela etxera onik iristeko. Horretarako, sakrifizio edo opari preziatu bat egin behar zen uretaratze momentuan. Uste da, lehenengo sakrifizioak edo opariak, gizakiak izan zirela, geroago animaliak hasi ziren sakrifikatzen eta azkenean janaria, ura edo ardoa hasi ziren ematen. Babilonian, bueyak sakrifikatzen ziren, Turkian ardiak eta bikingoak gizakiaren odolarekin bataiotzen zituzten itsasontziak. Denek ez zituzten sakrifizioak egiten, adibidez Indian erritual bat egiten zen jainkoari adoratzeko eta itsasoarentzat sorte ona emateko. Japonen, aizkorak jaurtitzen ziren gaitza uxatzeko.
 
''<nowiki/>'Ardoa dastatu ez duen itsasontzia, odola dastatuko du','' horrek dio britaniar esaera zahar batek. Hasieran ardoa erabiltzen zen zeremonian opari bat bezala jainkoentzat baina champanen ordez aldatzea, aldaketa erlatiboki berria da. Aldaketa hau eman zen champana ardoa baino garestiago bihurtu zenean eta horrek esklusibotasun handia eman zion.
 
Sineskeria asko daude zeremonia honekin lotuta. Horietako bat izena jartzen denean itsasontzi bati bere bataioan, ezin da aldatu. Beste sineskeria, hau ohikoagoa dena entzutea, champan botila ez bada apurtzen kroskoaren kontra jotzen duenean, seinale txarra da eta itsasontzia ez bataiotzat hartzen da.
 
Azken sineskeria honen adibide batzuk daude. [[RMS Titanic|Titanic]] itsasontzia adibidez, ez zioten bataioa tradizionala egin eta guztiok dakigu nola amaitu zen istorio hori. Costa Concordia itsasontziaren adibidea oso antzekoa da, baina kasu honetan botila kroskoaren kontra jo zuenean ez zen apurtu.
 
== Jaurtiketa ==
Itsasontzia gorputz pisudun bat da plano baten gainean grabitatzen hari dena eta horizontalarekiko malda bat daukana.
 
P itsasontziaren pisua bada, ''α'' maldaren angelua eta ''μ'' (mu) gorputzen arteko marruskadura koefizientea, P pisua bi osagai dauzka; Ga eta Gb. Ga, planoaren paraleloa P sin''α'', eta Gb, planoaren normala P cos''α''. Lehenegoa itsasontzia irristatzen du eta bigarrena marruskadura indarra eragiten du kontrako zentzuan ''μ'' P cos''α.''
 
== Kanpo estekak ==
{{autoritate kontrola}}
 
96

edits