Kumuluninbo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
24. lerroa:
 
== Sorrera ==
[[Fitxategi:Rolling-thunder-cloud.jpg|thumb|right|300px|Kumuluninboa [[Herbehereak|Herbeheretako]] [[Enschede]] hiriaren gainean.]]
Oso azkar eratzen dira kumuluninbioak. Hiru faktore behar dituzte horretarako:
 
* HeszetasunHezetasun handia airean.
* Aire beroko masa ezegonkorra
* Goraka azkar igoaraziko duen energia iturria.
 
Aire masa hotza oso dentsoa da eta ziri baten antzera aire masa beroaren azpian sartzen da erloju-orratzen norantzan. Aire masa beroa aurkako norantzan azkar hasten da igotzen eta airean zegoen hezetasun hori [[kondentsazio|kondentsatu]] eta [[ingude]] itxurako hodei altua eratzen du. Halakoa da hodeiaren lodiera ezen eguzki izpiek ezin baitute zeharkatu eta ondorioz gainaldea zuria ikusten bada ere azpialdea beltza da. Mugimendu azkarraren ondorioz [[haize]] bortitza sortzen da eta prezipitazio handiak gertatzen dira. [[Konbekzio]]z eraturiko prezipitazioak dira. Prezipitazio hauek latitude bero eta hezeetan gertatzen dira, edo [[Euskal Herria]]ren kasuan udako egun beroetan.
 
Kumuloninboak itsasertzeko mendilerroen ondorioz ere sortzen dira. Prezipitazio orografikoa deritzo. Itsasotik datorren aire masa hezean mendiarekin topo egiten duenean hura salbatzeko gore egin beharrean aurkitzen da eta hodeiak sortzen ditu. Horrela mendiaren haizaldean prezipitazioak izaten dira eta haizebera (beste aldera) iristerakoan hezetasuna galdu duenez ingurune lehorragoa izaten da. [[Foehn efektu]]a izena ematen zaio.