Txikipedia:Maiasaura: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «= Maiasaura = Maiasaura ahate-mokodun dinosauro handi bat izan zen. Cerapoda izenez ezagutzen zen dinosauro taldekoa zen, ahate-moko, adar eta kupula itxurako burudun dinosauroen...»
(Ez dago alderik)

16:47, 12 apirila 2021ko berrikusketa

Maiasaura

Maiasaura ahate-mokodun dinosauro handi bat izan zen. Cerapoda izenez ezagutzen zen dinosauro taldekoa zen, ahate-moko, adar eta kupula itxurako burudun dinosauroen taldekoa. Maiasaurak “ama oneko musker” esan nahi du. Zientzialariek uste dute Maiasaurak taldean egiten zuela habia eta kumeak dinosauro-haztegi handietan zaintzen zituela.

Maiasaura duela 100-65,5 milioi urte bizi izan zen, Kretazeo Berantiarra deituriko garaian. Ipar Amerikan aurkitu dira dinosauroaren arrastoak.

Nolakoa zen?

Maiasaura 9 metro luze zen, eta hortzik gabeko moko motz eta zabala zuen. Aho barruan ehunka hortz zituen landareak mastekatzeko. Buru baxua zuen, eta hezurrezko gandor txiki bat begien artean. Maiasauraren buztana luzea eta puntazorrotza zen. Ahate-mokodun beste dinosauroen antzera, haren atzeko hankak aurrekoak baino luzeagoak ziren. Zientzialariek uste dute segur aski Maiasaura lau hanketan mugitzen zela janari bila, eta atzeko hankekin egiten zuela korrika arriskutik ihes egiteko.

Portaera

Maiasaura belarjalea zen. Beste dinosauro batzuek bezala, arrautzak erruten zituen. Fosilek frogatu dute taldean egiten zuela habia eta kumeak arrautzatik irten ondoren elikatzen zituela. Maiasaurak emigratu zuela ere frogatu da, edo toki batetik bestera mugitu zela, janari bila. Taldean bidaiatzen zuen.