Moderna COVID-19 txertoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Barne loturak
Erreferentziak
1. lerroa:
'''Moderna COVID-19 txertoa''' (bestela ere '''mRNA-1273''' deitua) [[COVID-19aren aurkako txertoak|COVID-19a]]<nowiki/>ren kontrako [[txerto]] bat da, erakunde hauek egina: Alergien eta Gaixotasun Infekziosoen Institutu Nazionala, Ikerketa eta Garapen Biomediko Aurreratuko Agintaritza (biak AEBetako erakundeak) eta [[Moderna]] enpresa. Muskulu barneko injekzio baten bidez aplikatzen da, bi ziztada emanez, lau asteko tartearekin.
 
[[2020]]<nowiki/>ko abenduaren 18an Moderna COVID-19 txertoak [[Ameriketako Estatu Batuak|AEB]]<nowiki/>etako Elikagaien eta Sendagaien Administrazioaren ([[Elikagai eta Sendagaien Administrazioa|FDA]]) larrialdiko erabilera-baimena jaso zuen.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Statement from NIH and BARDA on the FDA Emergency Use Authorization of the Moderna COVID-19 Vaccine|hizkuntza=EN|data=2020-12-18|url=https://www.nih.gov/news-events/news-releases/statement-nih-barda-fda-emergency-use-authorization-moderna-covid-19-vaccine|aldizkaria=National Institutes of Health (NIH)|sartze-data=2021-04-12}}</ref> Bost egun geroago, antzeko baimena jaso zuen, [[Kanada|Kanadan]] erabiltzeko.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Drug Details|url=https://covid-vaccine.canada.ca/info/regulatory-decision-summary-detailTwo.html?linkID=RDS00736|aldizkaria=covid-vaccine.canada.ca|sartze-data=2021-04-12}}</ref> [[2021]]<nowiki/>eko urtarrilaren 6an, [[Sendagaien Europako Agentzia|Sendagaien Europako Agentziak]] baimendu zuen txerto hau, berau “segurua” eta “eraginkorra” zela esanez.<ref>{{Erreferentzia|izena=Justine|abizena=Coleman|izenburua=European Medicines Agency panel approves Moderna COVID-19 vaccine as 'safe' and 'effective'|hizkuntza=en|data=2021-01-06|url=https://thehill.com/policy/international/532863-european-medicines-agency-panel-approves-moderna-covid-19-vaccine-as|aldizkaria=TheHill|sartze-data=2021-04-12}}</ref>
 
==Diseinua==
2020ko urtarrilean, Modernak iragarri zuen RNA txerto bat<ref>{{erreferentzia|izena=Elhuyar|urtea=2021|izenburua=RNA mezularia, txerto berrien funtsa|argitaletxea=Elhuyar|hizkuntza=eu}}</ref> garatuko zuela, mRNA-1273 izenekoa, [[SARS-CoV-2]] birusarekiko [[Immunitate-sistema|immunitatea]] garatzeko, beste enpresa batzuekin lehian: Gilead Sciences, Vaxart, Inovio Pharmaceuticals eta Novavax.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Increasing number of biopharma drugs target COVID-19 as virus spreads|hizkuntza=en|url=https://www.bioworld.com/articles/433331-increasing-number-of-biopharma-drugs-target-covid-19-as-virus-spreads|aldizkaria=www.bioworld.com|sartze-data=2021-04-12}}</ref>
 
Modernaren teknologia oinarritzen da [[RNA mezulari|RNA mezularian]], baina modRNA nukleotidoek modifikatua (mRNA-1273 deitzen zaie). SARS-CoV-2 birusarekiko immunitatea eragiten du SARS-CoV-2 horren S proteina kodifikatuz.