Iberiar Federazio Anarkista: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robot: Cambios triviales
6. lerroa:
Baina CNTk langileen borroka espezifikoan (sindikalean) indarra jartzen zuen bitartean, FAIk [[sindikalismoa]] gainditu eta Estatua, [[Eliza]] eta autoritate mota guztien suntsitzea bilatuz, [[gizarte]] anarkistaren eraikuntza bilatzen zuen; hau da, inolako autoritaterik gabeko eta autogestioan oinarritutako gizarte askea. FAIk gizarte burgesaren desagerpena bilatzen zuen.
 
Zenbait egileren arabera, 30eko hamarkadan FAIk ''gimnasia iraultzailea'' deitutako estrategia garatu zuen, penintsulan barna ekintza armatu bortitzak eginez.
[[Irudi:Libertat.jpg|220px|thumb|left|[[FAI]]ren afixa.]]
Anarkistek mantendu zuten autoritatearen eta mota guztietako hierarkien aurkako jarrerak, anarkistak eta komunistak elkarren aurka jarri zituen, [[langile mugimendua]]n zatiketa garrantzitsuak eraginez. Nahiz eta bi mugimenduek [[kapitalismo]]a suntsitzea eta gizarte berri bat eraikitzea bilatu, bi mugimenduen arteko aldeak oso handiak izan ziren.
 
[[Espainiako Gerra Zibila]] hasi zenean, anarkistek, [[Katalunia]]n eta [[Aragoi]]en bereziki, lurralde zabalak beren kontrolpean eduki zituzten, eta ekoizpena komunismo libertarioaren arabera antolatzeko lehen saioak egin zituzten: Lur sailak kolektibizatu eta industriako hainbat sektore sindikatuen eskuetara igaro ziren. Faxisten aurkako erresistentzian, militarren ohiko hierarkia eta diziplinatik erabat urrun zeuden miliziak antolatu zituzten. Gudarosteetan, demokrazia zuzenaren oinarriak aplikatzen ziren: Milizianoek osatutako batzarrak ofizialak demokratikoki aukeratzeaz arduratzen ziren eta hauek batzarretan hartutako erabakiak bete behar zituzten.
 
Dokumentatu izan denez, errepublikaren kontroletik kanpo zeuden talde hauetako askok hainbat bidegabekeria egin zituzten. Elizaren eta burgesiaren aurkako erasoak eta epaiketarik gabeko exekuzioak egin ziren.