Hartzidura laktiko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josu (eztabaida | ekarpenak)
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
35. lerroa:
 
Hartzidura honetan ATP molekula bakarra sortzen da, hartzidura homolaktikoan 2 agertzen diren bitartean. Ondorioz, bakterio heterolaktikoek homolaktikoek baino masa zelular gutxiago sortzen dute, ATP gutxiago eskuratzen dutelako haien biosintesi prozesuetarako.
 
== Hartzidura laktikoaren garrantzia industrian ==
 
Garrantzi handikoa da hartzidura laktikoa esnekien industrian. Bertan, hartzidura hau burutzen duten hainbat bakterio ([[Lactobacillus]] eta [[Streptococcus]] generokoak, batik bat) erabiltzen dira esnekiak ([[mamia]], [[jogurt]]a, [[gazta]]...) ekoizteko. Janarien industrian bakterio hauetako batzuk ere usu erabiltzen dira barazki hartzituak ([[sauerkraut]], ozpinetako pepinoak, azeitunak...) lortzeko.
 
Esnekien ekoizpenean hartzidura laktikoa burutzen duten bakterioek esnearen [[laktosa]] erabiltzen dute. Lehen, laktosa hori [[glukosa]]n eta [[galaktosa]]n hidrolizatzen dute, eta gero glukosa azido laktiko bihurtzen dute goian azaldu den moduan.
 
Bakterio laktikoak berez esnean hazten direnean esne hori azidotu egiten dute, zapore garratza ematen diote. Hala ere, prozesua modu industrialean kontrolatzen denean jogurta edo gazta bezalako produktu baliotsuak lortzen dira.
 
== Erreferentziak ==