Gloria ekaitza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
26. lerroa:
Gloria 1982ko urtarriletik Espainiak eta Frantziako hegoaldeak jasan duten depresiorik gogorrena izan zen.<ref>https://www.bbc.co.uk/news/world-europe-51206054</ref> Atlantikoa azkar zeharkatu ondoren, urtarrilaren 19an Gloriak lurra jo zuen Espainiako iparraldean, haize zakar eta eurite ertainekin, [[Sortalde (Espainia)|Sortaldean]] zakartu zirenak. [[Euri]] jasak uholdeak eta [[lur-jausi]]ak eragin zituen, 13 hildako utziz eta 4 desagertu utziz.<ref>https://www.bbc.co.uk/news/world-europe-51231064</ref> Balear Uharteetan zehar, bereziki [[Mallorca]]n, [[levante (haizea)|levante]] bortitzak kalte handiak eragin zituen etxeetan, eta herri asko ebakuatu behar izan zituzten.<ref>https://www.bbc.co.uk/news/world-europe-51231064</ref> [[Katalunia]], [[Valentziako Erkidegoa]], [[Murtziako Eskualdea]] eta [[Andaluzia]] denboraleak gehien kaltetu zituen erkidegoak izan ziren, eta barnealdean elurte handiak izan ziren, batez ere [[Iberiar sistema]]n eta [[Erdialdeko Sistema]]n.<ref>https://www.bbc.co.uk/news/world-europe-51231064</ref>
 
[[Alcoi]]n, Alacanten, 75 urteko emakume bat haizeak bere etxea eraitsi zuenean hil zen.<ref>https://www.bbc.co.uk/news/world-europe-51231064</ref> [[L'Ametlla de Mar]] herrian, Tarragonan, olatuek 50 urteko gizon bat eraman zuten.<ref>https://www.bbc.co.uk/news/world-europe-51231064</ref> [[Ávila]]n, teila batzuk erori eta 63 urteko gizon bat kolpez hil zen.<ref>https://www.bbc.co.uk/news/world-europe-51206054</ref> [[Moixient]]en, 70 urteko gizon baten hilotza aurkitu zuten, kontrako meteorologiagatik iristeko zaila zen gune batean. [[Carcaixent]]eko merkataritza-zentro baten inguruan, 55 urteko beste gizon baten gorpua topatu zuten; baliteke hori ere hipotermiagatik hil izatea.<ref>https://www.eitb.eus/eu/albisteak/gizartea/osoa/6978566/gloria-ekaitzaren-balantzea-2020ko-urtarrilaren-23an/</ref>
 
Gloriak Espainiako ekialdeko kostaldean zehar uholdeak eragin zituen, [[Ebroren delta]] (non itsasoak 3 kilometroko [[arroz-soro]] bat suntsitu zuen) ekaitzak gehien kaltetu zuen guneetako bat izan zelarik.<ref>https://apnews.com/c331566e79f34e8050ecb6537b1ad9b9</ref><ref>https://www.bbc.co.uk/news/world-europe-51206054</ref> [[Lloret de Mar]] eta [[Tossa de Mar]]ren, [[itsas apar]]ra hondartzatik irten eta kaleak blokeatu zituen. [[Hostalric]] herrian, Gironan, uholde arriskuagatik bizilagunak giltzapetu eta alde zaharrekoak etxetik atera behar izan zituzten. [[Massanes (Katalunia)|Massanesen]], Gironan, Riu Clar urbanizazioa ere hustua izan zen eta bertako bizilagunak Hostalric udalerriko udal kiroldegian babestu ziren.<ref>https://www.bbc.co.uk/news/world-europe-51206054</ref> [[Bartzelonako portua]]n, olatuak 7 metrora iritsi ziren, [[kai-mutur]]ren gainetik salto eginez eta eraikinak urez betez; zenbait itsasontzik kalteak jasan zituzten eta horietako bat erabat hondoratu zen.<ref>https://www.bbc.co.uk/news/world-europe-51206054</ref> Denboraleak [[Badalona]]ko ikur den Pont del Petroli bitan apurtu zuen.<ref>https://www.eitb.eus/eu/albisteak/gizartea/bideoak/osoa/6976142/bideoa-gloria-denboraleak-badalonako-pont-del-petroli-apurtu-du/</ref> [[Eivissa (uhartea)|Eivissan]] itsasoak bi lagun, bata britainiarra, eraman zituen eta agintariek desagertutzat jo zituzten.<ref>https://apnews.com/c331566e79f34e8050ecb6537b1ad9b9</ref>
 
Elurteek barnealdeko leku garaiagoetan arazoak eragin zituzten. Kalean bizi zen 54 urteko emakume bat [[hipotermia]]gatik hil zen.<ref>https://www.bbc.co.uk/news/world-europe-51206054</ref><ref>https://apnews.com/c331566e79f34e8050ecb6537b1ad9b9</ref> Elur-ekaitzak, berriz, [[Asturias]]en [[trafiko istripu]] hilgarria eragin zuen.<ref>https://www.bbc.co.uk/news/world-europe-51189589</ref> Eguraldi latzak eskola itxierak eragin zituen herrialde osoan, Katalunian bakarrik 130.000 ikasle eskola barik utziz.<ref>https://apnews.com/c331566e79f34e8050ecb6537b1ad9b9</ref>