Belen Gonzalez Peñalva: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
{{biografia infotaula automatikoa}}
'''Belen González Peñalva''' ([[Beasain]], [[1957]]ko [[abenduaren 23]]a-[[Donostia]],[[2017]]ko, [[otsailaren 16]]a) [[ETA]] erakundearen buruzagi historikoa, sarritan Espainiako estautarekin izandako elkarrizketetan hartu zuen parte, besteak besta, [[Aljeria]]n 1989an eta [[Suitza]]n 1999an.<ref>https://www.noticiasdegipuzkoa.eus/actualidad/politica/2017/11/16/fallece-donostia-historica-dirigente-eta/526419.html</ref>
 
== Biografia ==
Belen González Peñalva [[Madril komandoa]]ren partaidea izan zen 80. hamarkadan. 1981ean Frantzian babestu zen baina 1983ko otsailan berriro ere Madrilera joan zen. Madrilen beste ETAkide historikoekin aritu zen: [[Juan Manuel Soares Gamboa]], [[Jose Luis Urrosolo Sistiaga]], [[Jose Ignacio de Juana Chaos]], [[Ines del Río]] eta [[Esteban Esteban Nieto]]. 1989an [[Aljer]]ren egin ziren Espainiako Gobernuarekin elkarrizketetan, [[Eugenio Etxebeste]] "Antxon" eta [[Ignacio Arakama]] "Macario"rekin batera erakundearen solaskidea izan zen. [[Felipe González]] zen Espainiako gobernu burua. Negoziazioak hautsi zirenean Belen González [[Dominikar Errepublika]]ra deportatua izan zen. Herrialde horretatik 1998ko urrian ihes egin zuen. 1999an, Suitzan, [[PP]]ren gobernuarekin izan ziren elkarrizketetan ere hartu zuen parte. Urte bereko urrian frantses poliziak [[Pau]]n atxilotu zuen. 2005eko azaroan Espainiara estraditatu zuten. Espainian epaitua izan zen, 700 urteko zigorra jasoz. Espetxe desberdinetan egon ondoren, minbizia detektatu zitzaion. 2009ko azaroan, bere egoera larria izanez, etxean jarraitu zuen bere zigorrarekin. 2017an hil zen, Donostiako Onkologikoan, 60 urte zituelarik.
 
== Erreferentziak ==