Holtzarteko arroilak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robot: Cambios triviales
20. lerroa:
'''Holtzarteko arroilak''' [[Larraine]]n ([[Zuberoa]]) kokaturiko bi haitzebaki estu dira, '''Olhado''' eta '''Olhadübia''' izena dituztenak, erosioaren bidez eratu dituzten erreken izen berdinak. Holtzarte, izatez, bi arroil horien arteko zatiari deritzo.
 
== Geografia ==
[[Basabürüa]]ko paisaia, arroil sakonez osaturik dagoen paisaia karstikoa da, zeinetan Holtzarteko arroilak (100 eta 300 metro arteko altuerarekin), [[Kakuetako arroila|Kakuetakoarekin]] batera ikusgarrienak diren.
 
Orain dela 80 milioi urte eratu ziren Olhado eta Olhadibia erreken erosioaren ondorioz. 420 metrotako altueran, Olhado ibaia '''Olhadübi''' arroilarekin batzen da, azken hau [[Barazea|Sardekagañatik]] datorren Olhadübi errekak eratua izan zena. Bi erreka (eta arroil) hauek batzen diren lekuan dago '''Holtzarteko zubi''' famatua (580 m-tako altueran). Berau, Lombardi Marcelloren [[Atharratze-Sorholüze|Atharratzeko]] altzairu-fabrikako langile italiarrek eraiki zuten 1920an [[Holtzarteko basoa|Holtzarteko basotik]] egurra atera ahal izateko. Zubi eseki ikusgarri honek, arroila gurutzatzen du, [[Olhadoko erreka]]tik 140 metroko altuerara.
 
== Sarbidea ==
Holtzartera heltzeko, Logibarretik (380 m) hel daiteke D 26 ibilbidea jarraituz, nahiko bide maldatsu batetik. 45 minutu inguru behar dira oinez Logibarretik zubira heltzeko.
 
33. lerroa:
</gallery>
 
== Kanpo loturak ==
{{es}} [http://www.mendikat.net/monte.php?numero=896&radio=5 Informazioa mendikat webgunean (Barazea mendirako igoerako bidean daude arroilak)]
 
[[Kategoria:Larraine]]
[[Kategoria:Euskal Herriko arroilak]]
 
[[fr:Gorges d'Holzarté]]