Heste-urin: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josu (eztabaida | ekarpenak)
Orri berria: «'''Heste-urina''' ('''Succus entericus''') hesteetako guruinek (duodenokoak, batez ere) jariatzen duten likidoa da, janarien digestio-prozesuan parte hartzen duena. Entzima...»
(Ez dago alderik)

11:59, 10 apirila 2021ko berrikusketa

Heste-urina (Succus entericus) hesteetako guruinek (duodenokoak, batez ere) jariatzen duten likidoa da, janarien digestio-prozesuan parte hartzen duena. Entzima hidrolitiko ugari ditu (amilasa, proteasak, lipasak...).

Heste-urinak, pankreako urin eta behazunarekin batera, kimoa kilo bihurtzen du. Pankreako urinak hidrolizatu dituen gluzido eta proteinak are gehiago hidrolizatzen ditu heste-urinak (esaterako, oligopeptidoak aminoazidoetan eraldatzen ditu). Heste-urinak ura eta mukia ere baditu, azken honek heste-pareta babesten duena.

Esan daiteke urin gastrikoak eta pankreako urinak sortzen dituzten molekula batzuk (adibidez, lipidoak eta gluzidoak degradatzerakoan pankreako urinak sortutako peptido txikiak, maltosa, laktosa, sakarosa, gantz-azidoak...) heste-urinak xurgatzeko moduko molekulak bihurtzen dituela (aminoazidoak, glukosa, galaktosa, fruktosa, etb.)

Pankreako urinean dagoen tripsina izeneko entzima tripsinogeno moduan dago, eta heste-urinak duen enterokinasa entzimak tripsinogeno hori (inaktiboa dena) tripsina (entzima aktiboa) bihurtzen du [1]

Tripsinogeno → Tripsina

Erreferentziak