Txikipedia:Stonehenge: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «'''Stonehenge''' Stonehenge munduko monumenturik ospetsuenetako bat da. Britainia Handiko Wiltshire konderrian dago, hain zuzen ere, Salisbury lautadan , eta harri erraldoi hori...»
(Ez dago alderik)

12:44, 9 apirila 2021ko berrikusketa

Stonehenge

Stonehenge munduko monumenturik ospetsuenetako bat da. Britainia Handiko Wiltshire konderrian dago, hain zuzen ere, Salisbury lautadan , eta harri erraldoi horiek kilometrotatik ikusi daitezke.

Stonehenge duela milaka urte eraiki zen. Lanak Neolitoan hasi ziren, K. a. 3000 inguruan. Hurrengo mila urteetan, aldaketa asko egin zizkioten monumentuari. Azken aldaketak Brontze Aroan egin ziren, K. a. 1500 inguruan.

Ez dakigu ziurtasun osoz zergatik eraiki zuten, baina seguraski jendea erritu erlijiosoak egiteko bilduko zen han.

Nola eraiki zuten?

Lehenik eta behin, harriak moztu eta forma eman zieten. Arkeologoen ustez, antzinako britainiarrek egurrezko ziriak sartu zituzten harrien arrakaletan.

Egurra urez bustitzen zenean, zabaldu eta harria zatitzen zuen. Ondoren, eraikitzaileek zizelen eta mailuen bidez, forma ematen zieten.

Gero, harriak monumentuaren lekura eramaten zituzten. Ziurrenik, ibaietatik baltsetan garraiatzen zituzten, eta ondoren, gizon eta idien taldeei esker, lurretik. Uste denez, harriak egurrezko lera erraldoietan jartzen ziren eta lurrean arrastaka eramaten zituzten, enborren gainean.

Eraikitzaileek harrientzako zulo sakonak egin zituzten. Ondoren, sokatik tira egin eta tente jartzen zituzten. Zangak harriz betetzen zituzten harkaitz handiak beraien lekuan mantentzeko.

Zertarako eraiki zuten?

Zergatik eraiki zuten antzinako britainiarrek hain monumentu handia Stonehengen? Zer gertatu zen zehazki leku sakratu honetan?

Batzuen ustez Stonehenge eguzkiaren eta ilargiaren mugimenduak aztertzeko erabiltzen zen. Beste batzuek sendatzeko leku bat zela pentsatzen dute.

Antzinako britainiarrek uste zuten eguzkiak eta ilargiak beraien bizitzan eragina zuen botere berezia zutela.  Litekeena da bertan zeremonia bereziak egitea udako solstizioan (urteko egunik luzeenean) eta neguko solstizioan (urteko egunik laburrenean).

Aditu batzuen aburuz, Stonehengen hiletak egiten zituzten. Hildakoak Avon ibaian zehar eramaten zituztela iradokitzen dute, eta ondoren bertara igotzen zituztela prozesio handi batean. Urteko hileta zeremoniarik garrantzitsuena, ziur aski, neguko solstizioaren gauean ospatzen zen.

Stonehenge Britainia Handian aurkitu diren ehunka harrizko zirkuluetako bat baino ez da. Brontze Aroan, harriz edo egurrez eraikitako zirkuluak oso garrantzitsuak ziren herri britainiarraren bizitza erlijiosoan.