Pitxartxar burubeltz: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
«Saxicola rubicola» orrira zeraman birbideratzea ezabatu da
Etiketa: Birbideratzea ezabatu da
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
11. lerroa:
|authority=(Linnaeus, 1766)<ref>{{en}} [http://www.worldbirdnames.org/master_ioc_list_v3.1.xls IOC Master List]</ref>}}
 
'''Pitxartxar burubeltza''' (''Saxicola rubicola'')<ref>{{erreferentzia |izena=|abizena= |url=https://txoriak.eus/txoriak/pitxartxar-burubeltza | izenburua=Pitxartxar burubeltza | argitaletxea= txoriak.eus | sartze-data=2021-4-8}}</ref> [[muscicapidae]] [[familia (biologia)|familiako]] hegazti [[Passeriformes|paseriformea]] da, [[Europa]]n eta [[iparraldeko Afrika]]n hedaturik dagoena. [[Taxoi]] eztabaidatua izan da, berriki arte ''[[Saxicola torquatus]]''-en [[subespezie]]tzat hartzen baitzen.<ref>{{erreferentzia |egilea= Wink, M., Sauer-Gürth, H., Gwinner, E. |url=https://britishbirds.co.uk/wp-content/uploads/article_files/V95/V95_N07/V95_N07_P349_355_A004.pdf | izenburua=Evolutionary relationships of stonechats and related species inferred frommitochondrial-DNA sequences and genomic fingerprinting | argitaletxea= ''British Birds'', 95, 349–355 | sartze-data=2021-4-8}}</ref>
'''Pitxartxar burubeltza''' (''Saxicola rubicola'') ''[[Pitxartxar|Saxicola]]'' generoko [[animalia]] da. [[Hegazti]]en barruko [[Muscicapidae]] familian sailkatua dago.
 
== Izena ==
"Pitxartxar" izen [[onomatopeiko]]a da, txoriak egiten duen klaskada imitatuz sortutakoa. Katalanek, esate baterako, ''bitxac'' izenaz ezagutzen dute eta ingelesek, berriz, ''chat'' deitzen diote.<ref name="elhuyar">{{erreferentzia |izena=Miel Mari |abizena= Elosegi Irurtia|url=https://aldizkaria.elhuyar.eus/erreportajeak/pitxartxar-burubeltza-esan-eta-izan/ | argitaletxea= ''Elhuyar'', 119. zenbakia, 1997/05/01, CC-BY-SA-3.0, aldizkaria.elhuyar.eus | sartze-data=2021-4-8}}</ref>
 
== Deskribapena ==
13 cm-ko luzera eta 15 gramoko pisua duen hegazti intsektujalea da. Arrak buru eta bizkarralde beltza, [[ipurtxuntxur]] zuria, [[bular]] arre-gorriska eta bi aldeetan orbain zuriz apaindutako [[lepo]]a ditu. Emeak, berriz, antzeko kolore-banaketa duen arren, kolore motelagoak ditu. Gazteak ere emearen antzekoak dira, baina lumaje pintarratuaz jantzita egoten dira. [[Luma]]je polit horri esker erraz ezagutzeko moduko txoria da eta, nahastekotan, zihurrenik beste pitxartxar-espezie batekin nahasiko genuke, [[pitxartxar nabar]]rarekin (''Saxicola rubetra''), alegia. Azken honek, burubeltzak ez bezala, [[bekain]] zuria du eta baita [[buztan]]ean [[orbain]] zuriak ere, besteak beste.<ref name="elhuyar"/>
 
Janzkera berezia edukitzeaz gain, pitxartxar burubeltzak identifikatzen lagun gaitzaketen jokaera bereziak ere ditu. [[Argindar]]reko kableetan, [[belardi]]en arteko hesietan, zuhaisken puntatan eta antzeko leku deigarrietan pausatzeko ohitura du. Horregatik, eta gizakiarekiko beldur gutxi erakutsi eta eremu zabaletan ibiltzeagatik, ez da zaila gertatzen ederki ikustea. Batetik bestera hegan doanean, bestalde, lurretik oso gertu joaten da eta hegaldi motzak egin ohi ditu. Ezagutzeko egokia da, azkenik, etengabe buztan eta hegalak astintzeko ohitura eta, nola ez, hasieran aipatu dugun “pii-txar-txar” delako dei famatua.<ref name="elhuyar"/>
 
== Banaketa ==
Europako erdialde eta hegoaldean eta Afrikako ipar-mendebaldean bizi da.<ref name="elhuyar"/>
 
== Bizilekua ==
Habitatari dagokionez, zabalgune eta leku irekiak atsegin zaizkio; [[otadi]], [[txilardi]] eta [[zuhaiska]]dun [[larre]]tan, [[sastraka]]dun [[alor]]retan eta baso ertzetan bizi da, itsas mailatik 1.400 metrotik gorako garaieraraino.<ref name="elhuyar"/>
 
== Ugalketa ==
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia zerrenda|130em}}
 
== Ikus, gainera ==