«Txikipedia:Hubble espazio teleskopioa»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
 
 
Jaurti eta gero egindako hainbat hobekuntzaren ondoren, egungo Hubblek kamera aurreratu bat du espazio sakonean oso urrutiko objektuen irudiak lortzeko; irudi horiei esker, astronomoek unibertsoko garairik goiztiarrenetako batzuk aztertzeko aukera dute. Zenbait espektrografo ere baditu, izarrek eta {{Txp|quasar|quasarrek}} igorritako argi ultramorea aztertzeko eta eremu handiagoak aztertzeko, hala nola {{Txp|galaxia|galaxiak}}. Instrumentu hauen bidez, Hubble astronomoei fenomeno kosmiko batzuen argazki ikusgarriak ematen hasi zen 1993an.
[[Fitxategi:Whirpool Galaxy.jpg|thumb|300px|left|<center>{{txp|Galaxia}} espiral bat, Hubble teleskopio espazialak eginiko argazki batean.]]
 
Hubble Espazio-Teleskopioaren aurkikuntzek ikuspegi erabat berria eman die astronomoei unibertsoaren historiaz eta osaketaz. Izar gazteen argazkiak ere atera ditu, batzuetan sistema planetario bihurtuko diren izar diskoekin. Teleskopioaren behaketek, gainera, {{Txp|zulo beltz|zulo beltzak}} galaxia gehienen erdian daudelako ebidentzia ere eman dute.
 
Hubblek gutxienez 2020ra arte funtzionatzea espero da. Ordurako {{Txp|NASA|NASAk}} bere ondorengoa izango den James Webb Espazio Teleskopioa jaurtitzea espero da, Hubblek duena baino baino zazpi aldiz handiagoa den ispilu batekin hornitua.[[Fitxategi:Whirpool Galaxy.jpg|thumb|300px|left|<center>{{txp|Galaxia}} espiral bat, Hubble teleskopio espazialak eginiko argazki batean.]]
{{Txikipedia interwiki}}