XXI. mendeko sozialismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
«HugoChavez1824.jpeg» fitxategia kendu da, JuTa wikilariak Commonsetik ezabatu baitu.
1. lerroa:
{{Erreferentzia falta}}
'''XXI. mendeko sozialismoa''' nazioartean 1996tik aurrera erabiltzen hasi zen kontzeptua da. [[Heinz Dieterich Steffan]] da nozio horrekin lotutako teorialari ezagunena<ref>{{Erreferentzia|izenburua=KAOSENLARED.NET -- Entrevista a Heinz Dieterich|data=2011-05-20|url=https://web.archive.org/web/20110520094850/http://www.kaosenlared.net/noticia.php?id_noticia=28818|aldizkaria=web.archive.org|sartze-data=2019-05-30}}</ref>. Kontzeptua mundu osoan egin zen ezagun [[Hugo Chávez]] Venezuelako presidenteak hitzaldi batean aipatu zuenetik, 2005eko urtarrilaren 30ean, V. Munduko Foro Sozialean. [[Kuba]], [[Venezuela]], [[Nikaragua]] eta [[Bolivia]]ko aginte-eran eragina izan duen kontzeptua da.
 
[[Fitxategi:HugoChavez1824.jpeg|thumb|[[Hugo Chávez|Hugo Chavez]]]]
[[Sozialismo iraultzaile]]a da XXI. mendeko sozialismoaren [[Estatu sozialista]] eredua eta haren iturriak filosofia eta ekonomia marxistan daude. Lau ardatzetan oinarritzen da: lurraldeen garapen demokratikoa, ekibalentzien [[ekonomia]], [[demokrazia]] parte-hartzailea eta oinarrietatik antolatzen diren erakundeak. Dieterich-ek, ''XXI. mendeko sozialismoa'' liburuan, [[Karl Marx]] hartzen du abiapuntu dinamika soziala eta klase borroka aipatuz. Era berean, teoria marxista berrikusten du gaur egungo mundura egokitzeko asmoz, jakintzaren esparruan egin diren aurrerakuntzak erantsiz, baita sozialismoa ezartzeko izandako saiakerak, mugak eta proposamen konkretuak ere, besteak beste ekonomia politikoaren alorrean edo herritarren parte hartzean, zeina funtsezkotzat jotzen duen esplotaziorik gabeko gizarte bat sortzeko. Laburbilduz, XXI. mendeko sozialismoak aurreikusten du beharrezkoa dela estatuaren boterearen berrindartze erradikal bat, botere hori gizarteak demokratikoki kontrolatuta, gizarteak garapenean aurrera egin dezan.