«Txikipedia:Iguanodon»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
(Orri berria: «= Iguanodon = Iguanodona deskubritu zen bigarren dinosauroa izan zen. Haren izenak “iguana-hortza” esan nahi du. Zientzialariek izen hori aukeratu zuten Iguanodonaren hortzak...»)
 
 
[[Fitxategi:Wessex Formation dinosaurs.jpg|500px|thumb|<center>Iguanodon talde baten ustezko irudia.]]
= Iguanodon =
{{Banner|Iguanodon Dinopark.jpg}}
'''Iguanodona''' deskubritu zen bigarren {{Txp|dinosauro|dinosauroa}} izan zen. Haren izenak “iguana-hortza” esan nahi du. Zientzialariek izen hori aukeratu zuten Iguanodonaren hortzak eta gaur egungo {{Txp|iguana|iguanenak}} oso antzekoak zirelako. Iguanodona deskubritu ondoren, zientzialariek dinosauroak {{Txp|narrasti|narrastiak}} zirela erabaki zuten.
 
Iguanodona duela 159-99 milioi urte bizi izan zen, eta Europan, Afrikan, Australia, Asian eta Ipar Amerikan aurkitu dira haren aztarnak.
 
== Portaera ==
Iguanodona {{Txp|belarjale|belarjalea}} zen, {{Txp|landare|landareak}} jaten zituen soilik. Gehienetan, dinosauroa erreka eta ibaietan hazten ziren landareez elikatzen zen. Zuhaitzetako hostoak hartzeko, atzeko bi hanken gainean altxatzen zen, eta buztanarekin lortzen zuen oreka. Iguanodonaren hatz lodi puntazorrotzak misterio bat izaten jarraitzen du zientzialarientzat. Beharbada landareak lurrera botatzeko erabiltzen zuen, autodefentsarako arma gisa edo beste arren aurka borrokatzeko {{Txp|ugalketa}} garaian. Iguanodonaren aztarnak taldeka aurkitu dira, beraz, aditzera ematen du {{Txp|historiaurre|historiaurreko}} Lurrean taldeetan ibiltzen zirela.
 
[[Kategoria:Txikipedia]]
[[Kategoria:Txikipedia:Dinosauroak]]