Venezuela: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Rescuing 1 sources and tagging 0 as dead.) #IABot (v2.0.8
«Chavez_CASA127994.jpeg» fitxategia kendu da, JuTa wikilariak Commonsetik ezabatu baitu.
92. lerroa:
1992ko urtearen amaieran beste estatu kolpe saio bat izan zen. Garai horretan izan ziren gobernadore, alkate eta biltzar legegilerako hauteskundeetan, gobernuko alderdiak 22 estatutatik 7tan baino ez zuen garaipena lortu. 1993an Carlos Andrés Pérez presidentea kargutik kendu zuten diru publikoa erabiltzearen salaketapean. Haren ordez [[Ramón José Velásquez]] jarri zuten. 1993. urtearen amaieran izan ziren hauteskundeak [[Rafael Caldera]]k (1969-1974 bitartean presidente izandakoa) irabazi zituen. Hauteskunde haietan abstentzioa40 izan zen. [[1980ko hamarkada]]ren amaieran, Caracas bortizkeria handieneko hiria izan zen Hego Ameriketan, eta segurtasun faltak gorantz jarraitu zuen: [[1995]]ean [[Caracas]]ko biztanleen %10ek, gutxi gorabehera, armak zituela esan zen. [[1994]]. urtetik aurrera ekonomia- eta finantza-krisiak larriagotu egin ziren. Caldera presidenteak ondasun mugiezinen, jabetza pribatuaren eta merkataritzaren gaineko konstituzioaren bermeak indarrik gabe utzi zituen. Bestalde, atzerrirako bidaiak mugatu zituen eta baita biltzeko eskubidea ere. Biltzarrak eskubide horiek berriz adieraztearen alde eman bazuen ere botoa, presidenteak mugak jarri zituen kapitala atera ez zedin eta espekulaziorik gerta ez zedin. 1995ean gobernuak atzerriko inbertsioak erakartzeko egin zituen ahalegin guztiak alferrekoak izan ziren eta, azkenean, petrolioa ekoizteko bertakoei eta atzerritarrei aukera berdinak ematea erabaki zuen gobernuak. [[1997]]an hainbat ekonomia erreforma jarri zen abian, industria elektrikoen pribatizazioa, aluminioa eta burdinarena, sistema judizialaren berrikuntza, eta finantza publikoen antolakuntza berria. [[1998]]an Venezuelak, [[Saudi Arabia]] eta [[Mexiko]]rekin batera, eguneko petrolio-ekoizpena txikitzea erabaki zuen, upelaren prezioa igoarazteko asmoarekin.
 
 
[[Fitxategi:Chavez CASA127994.jpeg|thumb||alt=|[[Hugo Chávez]]]]
[[1998]]an, [[Hugo Chávez]] (hainbat estatu-kolpetan buruzagi izandakoa) hautatu zuten lehendakari (botoen %56,5). Polo Patriótico zeritzan alderdien batasun baten buru aurkeztu zen hautagai Chávez eta, ideia sozialista lausoak adieraziz eta jarrera populista erakutsiz, konstituzio berri bat egitea zen haren helburu nagusia, berak ''Bolivartar Iraultza'' esaten zion proiektuaren barnean. Konstituzio berria [[1999]]an onartu zen erreferendumean. [[1999]]ko [[abenduaren 16]]an euriteek 30.000 hildako baino gehiago eragin zituzten Karibe aldeko estatuetan ([[Vargas estatua|Vargasen]] bereziki)<ref>[http://www.diariolavoz.net/2012/12/16/edda-pujadas-el-dia-que-la-montana-avanzo-hasta-el-mar/ Tragedia de Vargas: El día que la montaña avanzó hasta el mar] Diariolavoz.net</ref>.