Halogeno: berrikuspenen arteko aldeak

12 bytes added ,  duela 15 urte
t
Robot: Cambios triviales
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robot: Cambios triviales
34. lerroa:
Halogenoen taldeak ezaugarri berezi bat dauka taula periodikoaren gainerako taldeen aurrean: [[giro-tenperatura]]n [[gas]]a, [[likido]]a edo [[solido]]a diren elementuak dauzka.
 
== Ugaritasuna ==
[[Irudi:Halogene.jpg|thumb|320px|left]]
Oso [[erreaktibotasun|erreaktiboak]] direnez, halogenoak [[konposatu kimiko]] eran edo [[ioi]] eran soilik ageri dira naturan. [[Haluro]]-ioiak eta [[oxianioi]]ak, hala nola iodatoa (IO<sub>3</sub><sup>-</sup>), [[mineral]] askotan eta [[itsaso|itsas]] uretan aurki daitezke. Izaki bizidunek hainbat [[konposatu organiko]] halogenatu dauzkate osagaitzat. Forma elementalean, halogenoak [[molekula]] [[diatomiko]] eran existitzen dira, baina forma hauek bizitza laburrekoak dira. Giro-tenperaturan eta [[presio]] estandarrean, fluorra eta kloroa gasak dira, bromoa likidoa da eta iodoa eta astatoa solidoak dira.
 
== Etimologia ==
''Halogeno'' terminoak [[18. mende]]ko [[frantzia]]r [[nomenklatura]]n du jatorria. Izenak, berez, [[greziera]]ko sustraiak dauzka: ''hals'' (itsasoa) edo ''halas'' (gatza), eta ''gen-'' (sortu). Hitza sortu zen [[metal]] batekin lotzean [[gatz]]a sortzen duten elementuak direlako.
 
== Kimika ==
=== Erreaktibotasuna ===
Halogenoak oso [[erreaktibotasun|erreaktiboak]] dira eta, beraz, [[izaki bizidun]]entzako kaltegarriak edo hilgarriak izan daitezke kantitate handietan bada. Erreaktibotasun honen zergatia beren [[kanpo-geruza]] beteta edukitzeko behar dituzten zortzi [[elektroi]]etatik bat falta zaielako da.
 
49. lerroa:
Kloroa eta bromoa [[desinfektatzaile]] gisa erabiltzen dira [[edateko ur]]etan, igerilekuetan, zauri egin berrietan eta gainazaletan. [[Bakterio]]ak eta kaltegarriak izan daitezkeen beste [[mikroorganismo]] batzuk hiltzen dituzte. Hain erreaktiboak dira, [[lixiba]] gisa ere erabiltzen direla. [[Sodio hipoklorito]]a lixiba komertzial gehienen osagai aktiboa da, eta klorotik eratorritako beste lixiba batzuk [[paper]]a ekoizteko erabiltzen da.
 
=== Hidrogeno haluroak ===
Halogenoek konposatu binarioak osatzen dituzte [[hidrogeno]]arekin, hidrogeno [[haluro]]ak. Konposatu hauek [[azido]] bereziki sendoak dira. Ur-[[disoluzio]]etan elementu hauei azido hidrohaliko deritze.
 
== Konposatu organohalogenoak ==
[[Konposatu organiko]] sintetiko askok (esaterako, [[polimero]] [[plastiko]]ek), eta [[natura]]n ageri diren batzuk, halogeno-[[atomo]]ak dauzkate bere osaeran. Konposatu ''halogenatuak'' edo haluro organikoak dira. Kloroa da halogenorik arruntena, eta gizakiok kantitate handietan, kloruro-[[ioi]] eran, behar dugun bakarra. Kloruro-ioiek funtseko betekizuna daukate [[burmuin]]aren funtzioan. Iodoa [[aztarna-elementu|aztarna-kantitateetan]] behar da [[tiroxina]] ekoizteko. Bestalde, badirudi ez fluorra ez bromoa ez direla beharrezkoak gizakientzako, nahiz eta, antza denez, fluor-kantitate txikiak [[hortz]]ak usteltzearen aurrean babesteko erabilgarria den.
 
466.290

edits