Alfontso XIII.a Borboikoa (Espainia): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
8. lerroa:
[[1902]]. urtean koroatu zen eta [[1906]]an ezkondu zen [[Viktoria Eugenia Battenbergekoa]] ingeles aristokratarekin. Atentatu bat izan zuen erregearen jarraigoak egun hartan (erregeak izan zuen bigarrena, bietatik zauririk gabe irten zen). [[1912]]ko frantses-espainiar itunak Marokoko egoera argitu bazuen ere, ahalegin militar eta ekonomiko bereziak eskatu zizkion Espainiako estatuari, egokitu zitzaien alderdiko erresistentzia askoz ere indartsuagoa izan baitzen. [[Lehen Mundu Gerra]]n Espainia neutral izan zelarik, ekonomia espainiarra arras bizkortu zen, gerran zeuden herrien merkatu berriak zabaldu egin baitzitzaizkion. Sistema politikoak, alabaina, porrot egin zuen: [[burgesia]]ren alderdi dinastikoak ahuldu, ezkerreko alderdi sozialista eta sindikatuak ([[Lanaren Konfederazio Nazionala|CNT]] eta [[UGT]]) hazi eta gorpuztu eta [[Euskal Herria|Euskal Herriko]] nahiz [[Katalunia]]ko higikunde abertzaleak sendotu ziren.
 
[[1923]]ko irailaren 13an, Alfontso XIII.aren onespenarekin —eta [[ugazaben elkarte|patronaleko]] zati handi baten, [[Erromatar Eliza Katolikoa|Eliza Katolikoaren]], [[Armada]]ren eta [[kontserbadurismo|kontserbadore]] gehienen laguntzarekin—, [[Miguel Primo de Rivera]]k Estatu kolpea jo eta diktadura ezarri zuen. [[1927]]an bukatu zen [[Rifeko gerra|Marokoko]] gerra eta, [[1930]]. urtean, Primo de Rivera erretiratu eta alderdi guztiak berriz ere plazaraturik, Alfontso XIII.a bakar samar gelditugeratu zen nagusi ziren errepublikaren aldeko indarren aurrean. [[1931]]ko apirilaren 12ko Udal Hauteskundeek egoera hau berretsi baizik ez zuten egin; 1931ko apirilaren 14an, [[Espainiako Bigarren Errepublika]] aldarrikatu zen, eta erregek ihes egin zuen Espainiatik. Hau idatzi zuenː
 
{{aipu|Igandeko hauteskundeek argi erakutsi didate ez dudala nire herriaren maitasuna. Nire kontzientziak esaten dit desbideratze hori ez dela behin betikoa izango, Espainiaren zerbitzura jarduten saiatu bainaiz beti, interes publikoa soilik aintzat hartuta, baita koiuntura larrienetan ere. Errege batek huts egin dezake, eta, zalantzarik gabe, nik ere noizbait huts egingo nuen; baina ondo dakit gure aberria eskuzabala izan dela beti maleziarik gabeko errukiekiko.