Groseko trinketa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robot: Cambios triviales
2. lerroa:
'''Groseko trinketa''' [[Euskal Autonomia Erkidegoa]]n zutik geratzen den [[pilotaleku|trinket]] zaharrena da, [[1884]]. urtean dokumentatua baitago. [[Hego Euskal Herria]]n, [[Elizondo]]koa da hurbiltzen zaion bakarra, nahiz eta geroagokoa den, [[1894]]koa.
 
== Ezaugarriak ==
 
Etxadi baten barruan dago, [[eraikin]] konplexu batean. Bere baitan [[pilotaleku|jokalekua]] bera, etxebizitzak eta saltokiak hartzen ditu. Hiru erabilera horiek bateratzeko modua ere aski konplexua da: saltokiek behe-solairua hartzen dute, oso-osorik; horien gainean, kanpo-horma-arte estu batean (gutxi gorabehera 7,50 m-ko sakontasuna Kale Berrira, eta 9 m Iparragirre kalera), hiru etxebizitza-[[solairu]] daude; eta barnean, etxebizitzek erabat gorderik, trinketa bera, zeinaren jokalekua lehen solairuaren parean geratzen baita, saltokien gainean. Kale Berritik sartzen da trinketera, itxuraz behintzat beheko solairuko saltokitako bat izan behar zuen lekutik. Mantentzen diren [[egitura]]k ikusita, badirudi programa konplexu honetan ez zirela ongi bereizten erabileren arteko mugak, eta, adibidez, bizilagunen [[eskailera|eskaileretatik]] pasa beharra zegoela ikusleen gunera iristeko, ez baita gaur egun bestelako komunikabide bertikalik antzematen. Kale Berriko 16. zenbakiko eskailera hiru mailekin lotzen duen ate bana dago: jokalekuko edo teilatuko maila, eta goiko bi balkoi jarraituak.
10. lerroa:
[[XX. mendea]]ren hasieran, zur-burdinazko egitura mistoko solairua egin zen, gunea bi solairutan banatzen duena, eraikina lantegi moduan erabili ahal izateko. Hori dela eta, geroztik ezin izan da [[pilota]] jokorik egin.
 
== Erreferentziak ==
{{Ondasun erreferentzia}}
 
== Kanpo loturak ==
* [http://www.euskadi.net/cgi-bin_k54/bopv_20?e&f=20061020&s=2006201 Kultura Ondasun izendapena EHAAn]
 
[[Kategoria:Donostiako eraikinak]]
[[Kategoria:Gipuzkoako Kultura Ondasunak]]
 
[[es:Trinquete de Gros (San Sebastián)]]