Fernando I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
 
4. lerroa:
== Bizitza ==
Espainian hezi zen. Karlos V.ak [[habsburgo]]tarren bost estatuen jabetza aitortu zion ([[Wormseko Hitzarmena]]) eta Hego Alemania, [[Tirol]] eta Goi-[[Alsazia]]ko gobernadore izan zen. Hungariako Ana Jagellonekin ezkondu zen 1521. urtean, eta Bohemia eta Hungariako errege hautatu zuten [[Luis II.a Hungariakoa|Luis II.a]] hil ondoren (1526), [[Joan Szápolyai]]ren ordez. Berehala aurre egin behar izan zion [[Otomandar Inperioa|turkiarren]] erasoari (1529an setiatu zuten Viena). [[Budako gudua]] galdu (1541) eta zortzi urteko su-etena izenpetu zuen (1562). Turkiarrei zerga ordaindu eta Szápolyai [[Transilvania]]n onartu behar izan zuen. [[Humanismo]]ak bultzaturik irekia zen [[erreforma protestantea|protestanteekin]]. Horretarako, [[Suitza]]ko bost kantoiekin Batasun kristaua osatu (1529) eta txekiarren matxinada zapaldu bazuen ere (1547), [[Erromatar Eliza Katolikoa|Eliza]] eraberritzen eta protestanteak eta [[katolizismo|katolikoak]] elkarri hurbilarazten saiatu zen. [[Ratisbonako Batzarra|Ratisbonako Batzarrean]] (1524) parte hartu ondoren, [[Trentoko Kontzilioa]]n bere ideia eraberritzaileak ezartzen saiatu zen. [[Augsburgeko bakea|Augsburgoko Bakean]] parte hartu zuen (1555) eta [[protestante]]en aldeko begiramena eskaini zuen.
 
== Zuhaitz genealogikoa ==
{{genealogia}}
 
== Erreferentziak ==