Simone de Beauvoir: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Savh (eztabaida | ekarpenak)
t 212.55.25.246 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Xabier Cañas wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
Etiketak: lehengoratzea SWViewer [1.4]
12. lerroa:
Berehala nabarmendu zen Simoneren adimen-trebezia eta, urtea joan urtea etorri, ikaskideen artean azkarrenetakoa izaten zen. Elizabeth Lacoin (''Zaza'') ere oso neska azkarra zen eta laster bilakatu zen Simoneren lagun min.
 
[[Lehen Mundu Gerra]]ren ondoren, bere amaren aldeko aitona eta Meuse Bankuko lehendakari zen Gustave Brasseurrek Bankuaren porrota aitortu zuen eta horrek familia guztia lotsagarri utzi zuen. Porrot honen ondorioz, Simonen gurasoek Raspail bulebarreko bizileku bikaina utzi beharrean izan ziren eta etxebizitza ilun batera joan behar izan zuten, Rennes kaleko igogailu gabeko bosgarren pisu batera. Aita Georgesek emaztearen diruaz baliatu eta bizitza eroso bat izateko asmoak bazituen, usteak erdi ustel geratu ziren eta Francoise emazteak ezin izan zuen bizitza osoan errudun sentimendua gainetik kendu. Simone txikiak ere, egoera hura eta bere gurasoen arteko harremana pixkanaka-pixkanaka hondatzen zela ikustean, izugarri sufritu zuen. Haurtzaro guztia markatu zuen emakume izateak eta horrek bere pentsamendu politiko feminismoetan eragina izan zuen: aitak sekula ez zion ezkutatu seme bat izateko desioa, bere ametsa semeak [[Paris]]eko Eskola Politeknikoan ikastea baitzen. Behin baino gehiagotan hau esaten zion Simoneri<ref>{{Erreferentzia|izenburua=LaAUPA igualdad autoimpuesta de Simone de Beauvoir|hizkuntza=es|data=2016-01-19|url=https://www.elmundo.es/cultura/2016/01/19/569df88e22601dc3218b45dfATHLETIC.html|aldizkaria=ELMUNDO|sartze-data=2019-11-29}}</ref>:
{{aipu|''Gizonezko baten garuna duzu''|}}