Glia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robot: Cambios triviales
4. lerroa:
Honetaz gain, garapenean parte hartzen dute, neurona gazteak kokapen egokira gidatuz; axoi eta dendriten haziera kontrolatzen dute haziera-faktorea askatuz. Ezagutu berri da sinapsietan parte hartzen dutela neurotransmisoreak ezabatuz; egitura presinaptikoan eragina dutela ATP bezelako faktoreen bidez, eta neurotransmisoreak sortzeko gaitasuna dutela. Azken ikerketen arabera glia eta neuronek lehen uste baino antza handiagoa dute.
 
== Glia motak ==
 
=== Astrozitoak ===
Nerbio-sisteman zelula ugarienak, izar itxura ematen dieten luzakin ugari dituzte. Neurona eta odol-[[kapilar]]ren tartean daude eta odol-korrontetik neuronetara zeharkatzen duten osagaiak filtratzen dituzte. Sistema honi langa hematoentzefalikoa deritzo, eta nerbio ehuna odoleko zenbait gaietatik babesteko helburua du. Honetaz gain, espazio [[sinapsi|sinaptikoan]] askatzen diren neurotransmisoreak ezabatzen dituzte, behin sinapsia gertatu ondoren.
 
=== Oligodendrozitoak ===
Zelula honek NSZ-ko neuronen axoiak [[mielina|mielinizatzen]] ditu. [[Zelula mintz]]a hainbat lekutan luzatu eta inguruko axoi zati baten inguruan biltzen da, mielina-zorroa osatuz. Mielinadun axoi batek (badira ere mielina gabekoak) oligodendrozito ezberdinen mielina-zorroak jasotzen ditu, eta estaldura koipetsu honen helburua axoian zehar doan akzio-potentziala azkarrago eta eraginkorragoa izatea da.
 
=== Schwann-zelulak ===
Oligodendrozitoak bezala, baina Nerbio-Sistema-Periferikoan dauden axoiak mielinizatzen dituzte. Schwann-zelula bakoitzak axoi bakarra mielinizatzen du, eta [[nerbio]]a (axoia bera) mozten denean, hau berregiten laguntzen du. Nerbioa garbi hausten bada, axoia deskonposatu egiten da, beharrezko gaiak zelula gorputzetik jasotzen baititu, eta neuronak axoi berria luzatu behar du. Schwann-zelulek desagertutako axoiaren bidea gordetzen dute, nerbio berria garatu arte.
 
=== Mikroglia ===
Tamaina txikiko zelulak dira eta forma ezberdinak dituzte. Nerbio-Sisteman dauden zelula kopuruaren %15 inguru mota hontakoak dira. Babes funtzioa dute (makrofagoak), zelula hondakinak eta abar fagozitatuz. Zelula mota hauek odoleko globulu zuriak omen ziren jatorriz. Mugikorrak dira eta ezbeharra gertatzen denean bidertzeko gaitasuna dute.
 
== Ikus, gainera ==
* [[Neurona]]