Luis Migel Arkonada: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
16. lerroa:
=== Liga tituluak ===
[[Fitxategi:Arconada se luce en una estirada en un partido correspondiente a una de las dos temporadas que Niessen patrocinó a la Real Sociedad-1.jpg|300px|thumb|Arkonadaren geldiketa akrobatiko bat.]]
Aurreko Liga bikainak emaitza gazia utzi ondoren 1980-81. denboraldia espero baino okerrago hasi zuen Realak. Hamar partidaren faltan Bartzelonan 2-0 galduta [[Atletico Madril|Atlético Madril]] liderrarengandik sei puntutara zegoen (garaipenak 2 puntu balio zituen garaian). Zazpi jardunaldiren faltan ere bosgarren postuan zegoen taldea baina azken partidara Liga irabazteko aukerekin iritsi zen. Gijónen izenziren jokatzekoak eta berdinketa nahikoa zuten. Realak sartu zuen aurreneko gola, [[Inaxio Kortabarria|Kortabarriak]] penaltiz. Ondoren [[Real Sporting de Gijón|Sporting]] 2-1 aurreratu zen eta azken unean [[Jesus Maria Zamora|Zamorak]] gola sartu zuen Errealaren aurreneko Liga titulua eskuratuz<ref name=":1">{{Erreferentzia|abizena=2013/07/19|izenburua=Lehen Liga|hizkuntza=eu|url=https://www.realsociedad.eus/eu/albisteak/detailea/lehen-liga|aldizkaria=www.realsociedad.eus|sartze-data=2021-03-28}}</ref>. Josean Alkorta [[Herri Irratia|Herri Irratiko]] kazetariaren golaren oihuak Gipuzkoako sukalde askotako irratietan eztanda egin zuen eta gaur egun ere Realaren historiako grabazio mitikoa kontsideratzen da<ref>{{Erreferentzia|izenburua=¡Gol de Zamora! ¡Gol de Zamora! Épica narración del primer título de la Real|hizkuntza=es|data=2020-04-26|url=https://www.mundodeportivo.com/futbol/real-sociedad/20200426/48737199082/gol-de-zamora-gol-de-zamora-epica-narracion-del-primer-titulo-de-la-real.html|aldizkaria=Mundo Deportivo|sartze-data=2021-03-28}}</ref>.
 
Taldea honako jokalari hauek osatu zuten; Arkonada, Zelaieta, Gorriz, Kortabarria, Olaizola, Diego, Alonso, Zamora, Idigoras, Satrustegi eta Lopez Ufarte. Bigarren zatian Bakero eta Larrañaga atera ziren. Entrenatzaileak Ormaetxea eta Boronat<ref name=":1" />. Errealzaleek kantu bat osatu zuten jokalarien izenekin ''Aupa Real, Aupa Donosti, Gora Gipuzkoa, Gora Euskadi!'' leloa zuena. Realak Donostiarako itzulera bidaian Gipuzkoako herri guztietan geldialdiak egin zituen eta jende andana atera zen haiek agurtzera<ref>{{Erreferentzia|izena=Juan Rodríguez|abizena=Millán|izenburua=Corazón Txuri Urdin: PARTIDOS INOLVIDABLES Sporting 2 - Real Sociedad 2 (1981-1982)|data=jueves, abril 26, 2007|url=http://corazontxuriurdin.blogspot.com/2007/04/partidos-inolvidables-sporting-2-real.html|aldizkaria=Corazón Txuri Urdin|sartze-data=2021-03-28}}</ref>. Taldearen argazkiarekin 280.000 bandeja atera zituzten, Gipuzkoako etxe askotan oraindik ere aurkitzen dena<ref>{{Erreferentzia|url=https://eldesmarque.com/gipuzkoa/real-sociedad/noticias-rs/1275957-el-secreto-de-las-historicas-bandejas-de-la-real|aldizkaria=eldesmarque.com|sartze-data=2021-03-28}}</ref>.