Frantziar Inperio Koloniala: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Aldatua: nl:Franse koloniale Rijk
t Robot: Cambios triviales
1. lerroa:
[[Irudi:France colonial Empire10.png|450px|thumb|Lehen Frantziar Inperio Koloniala ''urdin argiz'' eta Bigarren Frantziar Inperio Koloniala ''urdin ilunez'']]
 
'''Frantziar Inperio Koloniala''' bi garaitan banatzen da, [[Frantziako Iraultza]] eta [[Napoleon Bonaparte|NapoleonNapoleonen]]en aroa inflexio puntutzat hartuz, urte hauetan lehen garaiko lurralde gehienak galdu baitzituen:
 
* Lehen Inperio Koloniala ([[1803]] arte) batez ere [[Ipar Amerika]]ko eskualde batzuek, [[Antillak|Antilletako]] uharte batzuek eta [[India]]ko itsasportu batzuek osatzen zuten.
* Bigarren Inperio Koloniala ([[1803]] ondoren) batez ere [[Afrika]]ko, [[Asia]]ko eta [[Ozeania]]ko eskualde batzuek osatzen zuten.
 
== Lehen Inperio Koloniala ==
12. lerroa:
Frantziak [[Misisipi ibaia]]ren ezkerraldea [[1713]]an galdu zuten [[Utrechteko Ituna]] izenpetzean. Geroago, eskuinaldea eta Kanada [[1763ko Parisko Ituna]] izenpetzean. [[1803]]an, [[Napoleon]]ek [[Luisiana]] saldu zien [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu Batuei]], Europako gerrak oradindu ahal izateko. Horrela, Ipar Amerika ia guztiz anglofonoa geratu zen eta Frantziak [[uharte (geografia)|uharte]] eta itsasportu batzuk baino ez zituen gorde.
 
== Bigarren Inperio Koloniala ==
 
Inperioaren gailurrean, [[1919]] eta [[1939]] artean, Bigarren Inperio Kolonialak 12.347.000 km² lur eremu hartzen zituen. Metropolia kontuan hartuta, Frantziaren agindupeko lurrek 12.898.000 km² hartu zituen, hots, [[mundu]]ko lur eremuaren %8,6a.
23. lerroa:
Prozesu kolonizatzailea [[Afrika]]tik hasi zuen [[Britainia Handia]]k lagunduta. [[Tunisia]] eta Ipar Afrikako beste lur batzuk konkistatu zituen eta ondoren Sahara-beheko Afrikarekin jarraitu zuen interes Britainiarren kontra joan arte. Orduan Afrikako konkista alde batera usten du denbora labur batean eta [[Kotxintxina]] deritzonaren konkista hasten du. Gaur egungo [[Vietnam]] eta [[Laos]]eko lurrak eskuratu zituen eta modu paraleloan Afrikako konkista jarraitu zuen [[Madagaskar]] uhartea eta [[Maroko]]ko protektoratua lortuz. Asiako lurraldeetatik lehengai ugari lortzen ditu, arroza, ikatza [[eztainu]]a edo [[zink]]a esate baterako.
 
Azkenik aipagarria da Frantziak bere lurraldeak administratzeko erabili zituen metodoak, beste herrialde askok hauek adibidetzat hartu baitzituzten. Hauetako garrantzitsuena, Frantziako eredu kolonialtzat hartzen dena, sistema zentralizatua izan zen. Honek koloniak metropoliaren antzera antolatzea zekarren eta ondorioz metropoliko gobernuak kontrolatzen zituen modu zuzenean. Ez zen existitzen gobernu indigenarik, eta ondorioz lurraldeak ez zuen bere interesak defendatzeko inolako modurik. Horrez gainera [[Frantzia|MetropoliMetropoliak]]ak bere kulturaren inposaketa bat ere bultzatzen zuen. Beste alde batetik protektoratua zegoen. Honek gobernu eta antolaketa indigena errespetatzen zituen, baina hauei kanpo politika arloan guztiz mugatzen zieten. Honen ondorioz protektoratuek metropoliagatik kontrolatua geratzen zen, baina honek nolabaiteko askatasuna ematen zion bere erakunde tradizionalekin jarraitzeko.
 
== Ikus, gainera ==
* [[Frantziako Lehen Inperioa]]
* [[Frantziako Bigarren Inperioa]]