Hautespen natural: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
tNo edit summary
1. lerroa:
{{HezkuntzaPrograma|Biologia eta geologia}}
[[Fitxategi:Charles Darwin aged 51.jpg|thumb|Charles Darwin 51 urte zituenean. Bere lanak hautespen naturalaren bidezko eboluzioa aztertu zuen.]]
'''Hautespen naturala''' espezieen [[eboluzio]]an zeregin oso garrantzitsua jokatzen duen faktorea da, indar ebolutibo nagusia izanik. Populazio baten barneko [[genotipo]]en ugalketa diferentzialean datza. Hots, populazio baten banakoek dituzten [[Eraginkortasun biologiko|genotipo desberdinen ugaltze-tasan]] eragiten du hautespen naturalak (populazio horren banako eta genotipo batzuk gehiago ugalduko baitira beste batzuk baino). [[Charles Darwin]]ek bere ''[[Espezieen jatorriaz|Espezien jatorria]]'' idazlanean azaldu zuen estreinakoz<ref>{{Erreferentzia|abizena=Darwin, Charles, 1809-1882.|izenburua=Espezieen jatorria : hautespen naturalaren bidez|argitaletxea=Klasikoak|data=1994|url=https://www.worldcat.org/oclc/434074858|edizioa=1. argit|isbn=8488303734|pmc=434074858|sartze-data=2019-06-04}}</ref>, nahiz eta ia aldi berean [[Alfred Russel Wallace]]k ere ideia berera iritsi. Gerora egungo eboluzioaren teorian sartu zen. Biologia ebolutiboan espezieen jatorriaren eta hauek ingurunera moldatzearen arrazoi nagusitzat hartzen da.
 
== Hautespen naturalaren ideia klasikoa ==
Garai klasikoko hainbat [[filosofo]]k, tartean [[Enpedokles]]<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Empedokles|url=https://history.hanover.edu/texts/presoc/emp.html#book2|aldizkaria=history.hanover.edu|sartze-data=2019-06-04}}</ref> eta bere ondorengo intelektuala izan zen [[Lukrezio]]k<ref>{{Erreferentzia|izenburua=The Internet Classics Archive {{!}} On the Nature of Things by Lucretius|url=http://classics.mit.edu/Carus/nature_things.5.v.html|aldizkaria=classics.mit.edu|sartze-data=2019-06-04}}</ref> azaldu zuten naturan izakien aniztasuna oso handia zela, eta hauek ausaz sortuak zirela, soilik ugaltzeko gaitasuna zutenak mantentzen zirelarik.
 
H
Hautespen naturalaren formulazio klasikoak dio inguruneko baldintzek espezie bateko kide jakin batzuen biziraupena bultzatuko duela, eta beste kasu batzuetan, ezaugarri jakin batzuk oztopo izango direla ingurunean bizirauteko. Bizirauteko aukera gehiago izateak, jakina, hauek ugalketarako aukera gehiago izatea dakar, eta hauen ezaugarriak ondorengo belaunaldietan agertzeko aukera handitzea.