«Trebiñuko auzia»: berrikuspenen arteko aldeak

Rescuing 1 sources and tagging 0 as dead.) #IABot (v2.0.8
(Rescuing 1 sources and tagging 0 as dead.) #IABot (v2.0.8)
(Rescuing 1 sources and tagging 0 as dead.) #IABot (v2.0.8)
* 1917 eta 1919 urteetan Arabako Merkataritza eta Industria Ganberak Trebiñu Euskal Estatutuaren proiektuan sartzeko eskatu zuen. Orduko Espainiako gobernuaren erorketak estatutu proiektu hori ezerezean utzi zuen.
* 1936ko maiatzean Argantzongo Udalak Arabako Aldundiari eskatu zion barrendegia Araban sartzeko eskariak sostengatzeko, baina saio horrek huts egin zuen.
* 1940ko ekainaren 20an barrendegiko bi Udalek integrazio txostena abiarazi zuten.<ref>https://web.archive.org/web/20120113091914/http://centros1.pntic.mec.es/cp.condado.de.trevino/entorno2.html</ref> Eskaria oinarritzeko, Burgosko Gobernu Zibilak 1940an antolatu zuen erreferenduma aurkeztu zuten. Erreferendum horretan trebiñarren %95,93a Arabarekin bat egitearen alde agertu zen.<ref>[http://www.elpais.com/articulo/espana/BURGOS/BURGOS/TREVInO_/BURGOS/aLAVA/Pleno/Ayuntamiento/Trevino/incorporacion/Alava/elpepiesp/19800126elpepinac_24/Tes/ Trebiñuko auzia ''El Pais'' egunkarian]</ref> Hala ere, emaitza hori ez zuen kontuan izan Espainiako gobernuak.
* 1958ko uztailaren 24ean Gobernazio Ministerioak ordena bat igorri zuen, trebiñarren iritzia eskatuz Trebiñuko artzapez barrutia, Arabako apezpikuaren mende zegoena, Burgoskoaren mende egotera igaro zedin. Trebiñuko alkate Eugenio Garayk kontrako zentzuan hartu zuen agindua, eta "probintzia aldaketaren aldeko eta kontrako arrazoiak" (''los pros y los contras del cambio de Provincia'') eztabaidatzeko kontzejuak deitzeko eskatu zuen.<ref>{{es}} Ortiz de Orruño, José María (1999) ''Treviño. Breve historia de un contencioso secular'', p. 42.</ref> Udalerriak zituen berrogeita hamar herrixketatik, seik salbu beste guztiek erantzun zuten, eta soilik hiruk -Añastro Mesanza eta Pariza- egin zuten Burgosen jarraitzearen alde; gainerakoak Arabaren aldeko iritzia eman zuten.
* Aurreko saialdia udan zehar geldirik egon zen, baina 1958ko azaroaren 8an udalbatzak mozio bat onartu zuen aho batez, hurrengoa esanez: "Konderri honetako biztanleen bidezko nahia izan da beti Arabako probintziaren mendekoa izatea helburu guztietarako, eta ez Burgoskoa" (''siempre fue aspiración legítima de los habitantes de este Condado el depender a todos los efectos de la Provincia de Álava, y no de Burgos'').<ref>Ortiz de Orruño, José María (1999) ''Treviño. Breve historia de un contencioso secular'', p. 43.</ref>