«Tortura»: berrikuspenen arteko aldeak

126 bytes added ,  Duela 4 hilabete
Rescuing 1 sources and tagging 1 as dead.) #IABot (v2.0.8
(Rescuing 0 sources and tagging 2 as dead.) #IABot (v2.0.8)
(Rescuing 1 sources and tagging 1 as dead.) #IABot (v2.0.8)
[[1980ko hamarkada]]tik aurrera, [[Euskadi Ta Askatasuna|ETAri]] aurre egiteko asmoa azalduz, atxilotuen inkomunikazioa ahalbidetzen duen legea dago indarrean Espainian, ''Lege antiterrorista'' gisa ezagutzen dena. Horren arabera, "[[terrorismo]]" gaiekin lotutako atxilotuak bost egunez egon daitezke poliziaren eskuetan, epailearen aurretik pasa arte.<ref>[http://www.hrw.org/spanish/informes/2005/spain0105/5.htm ''Medidas antiterroristas en España''] Human Rights Watch, 2004ko urtarrila</ref> Lege hori nazioarteko hainbat erakundek salatu dute hainbatetan, "tortura errazten duelako".<ref>[http://www.elpais.com/articulo/espana/ESPAnA/AMNISTiA_INTERNACIONAL_/AI/LEY_ANTITERRORISTA/Amnistia/Internacional/denuncia/ley/antiterrorista/elpepiesp/19821215elpepinac_8/Tes/ ''Amnistía Internacional denuncia la ley antiterrorista''] ''El País'', 1982ko abenduaren 15a</ref><ref>[http://www.nodo50.org/tortura/informes/onu/INFORMERELATORTHEOVANBOVEN6.02.04.htm NBEko errelatoraren txostena] 2004ko otsailaren 6a</ref> Inkomunikazio egoera hori egun gehiagotara luza dezake epaileak, espetxean modu horretara egoteko. Lege hori, ETAko ustezko kide edo laguntzaileez gain, [[ezker abertzalea|ezker abertzaleko]] edota beste sektore batzuetako lagunei (''[[Euskaldunon Egunkaria|Euskaldunon Egunkari]]''ko langile eta buru batzuei, esaterako) ezarri zaie Euskal Herrian.
 
[[1990eko hamarkada|1990eko]] eta [[2000ko hamarkada]]n ere tortura kasuak izan ziren, batzuk besteak baino ezagunagoak. Ospetsuenen artean, Unai Romano [[gasteiz]]tarraren kasua dago.<ref>[http:///lahaine.org/paisvasco/unai.htm Unai Romanoren tortura salaketa]</ref> Hedabideetan Romanoren aurpegia erabat ubeldua erakusten zuten argazki batzuk erakutsi ziren. Epaitegiek, beste batzuetan gertatu bezala, salaketa atzera bota zuten eta Romanoren aurka ekin zuten. [[Martxelo Otamendi]] ''[[Berria]]''ko zuzendariaren kasua ere aipagarria da.<ref>[http://www.egunkaria.info/?p=6 Martxelo Otamendiren tortura salaketa]</ref> Kasu horretan, Otamendi inkomunikazio egoeratik atera berria zegoela, ETBko kameren aurrean salatu zuen [[Guardia Zibila|Goardia Zibilak]] torturatu zuela. Espainiako estatuak bere tortura salaketa ikertzen ez zuela-eta, Otamendik Europako Giza Eskubideen epaitegira jo zuen.<ref>[http://paperekoa.berria.info/harian/2008-09-14/008/006/.htm Otamendik Espainia Europan salatu du, jasotako torturak ez ikertzeagatik,]{{Apurtutako esteka|date=martxoa 2021 |bot=InternetArchiveBot |fix-attempted=yes }} ''Berria'', 2008ko irailaren 14a</ref>
 
[[Torturaren Aurkako Taldea]]k bildutako datuen arabera, 733 euskal herritar torturatu zituzten 2000. urtetik 2012ra bitartean.<ref name=UrtebetekoArnasa>[http://paperekoa.berria.info/harian/2013-02-22/018/001/urtebeteko_arnasa.htm#despiezea1 «Urtebeteko arnasa»]{{Apurtutako esteka|date=martxoa 2021 |bot=InternetArchiveBot |fix-attempted=yes }}, ''Berria'', 2013-02-22.</ref> [[2010]]eko abenduan lau guardia zibil 4 urtera arteko espetxe zigorrera zigortu zituen [[Gipuzkoako Probintzia Auzitegia]]k [[2008]]an [[Igor Portu]] eta [[Mattin Sarasola]] torturatzeagatik.<ref>[http://www.berria.info/albisteak/46365/lau_guardia_zibil_zigortu_ditu_gipuzkoako_probintzi_auzitegiak_portu_eta_sarasola_torturatzeagatik.htm Lau guardia zibil zigortu ditu Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak Portu eta Sarasola torturatzeagatik,] ''berria.info'', 2010eko abenduaren 30a</ref> Torturen ondorioz, Igor Portuk 27 egun eman zituen [[Donostia Unibertsitate Ospitalea|Donostia Ospitaleko]] [[Zainketa Intentsiboetako Unitate|Zainketa Intentsiboen Unitatean]].<ref>[https://web.archive.org/web/20101231083744/http://www.gara.net/azkenak/12/240646/es/Condenados-varios-anos-prision-cuatro-guardias-civiles-torturas-Portu-Sarasola Condenados a varios años de prisión cuatro guardias civiles por las torturas a Portu y Sarasola,] ''gara.net'', 2010eko abenduaren 30a</ref>
 
2012ko otsailaz geroztik (ETAk ekintza armatuak behin betiko utzi eta hilabete gutxira), tortura salaketarik ez du jaso Torturaren Aurkako Taldeak (TAT). Aurrerakada historikoa den arren, inkomunikazioa oraindik indarrean denez, tortura amaitutzat ezin dela jo adierazi zuen TATek.<ref name=UrtebetekoArnasa/>