Beltz: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
27. lerroa:
 
=== Beste proposamen bat ===
Ikerlari batzuen ustez, ''beltz''-en jatorrizko forma [[akitaniera]]<nowiki/>zko ''belex''-en dugu (ikus baita ere [[iberiera]]<nowiki/>zko ''beles''). Proposamen horretan, ''beltz'' hitza ''[[bele]]'' hegazti-izenaren eratorritzat hartzen da, ezohiko sinkopa baten bidez eraldatua, agian maiz hitz elkartuetako bigarren osagaia izatearen ondorioz [[bokal]] ahulena galdurik (*''-beletz'' > ''-beltz'').
 
Alabaina, kontuan hartu behar da akitanierazko idazkunetan <L> bakunaz idatzirik ageri dela, eta ''belex'' hark edo, zehazki, haren oinarrian zegokeen *''bele'' forma zahar batek gaur egungo euskaran **''bere'' ematea esperoko genukeela. Hortaz, akitanierazko ''belex'' haren erroa ezin liteke zuzenean egungo ''[[bele]]'' hitzarekin lotu.
 
Izan ere, gorago aipatutako hitz elkartu fosilduek (''[[arbel]]'', ''[[goibel]]'', ''[[orbel]]'', ''[[Ubel (argipena)|ubel]]'') erakusten dute bazela *''bel'' erro zahar bat.