Alderdi Laborista (Norvegia): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
14. lerroa:
'''Alderdi Langiletiarra''' ({{lang-no|Arbeidarpartiet}}) [[Norvegia]]ko alderdi politiko [[sozialdemokrazia|sozialdemokrata]] da. Egun, koalizio-gobernuko alderdi handiena da, eta bere buruzagia, [[Jens Stoltenberg]], Norvegiako lehen ministroa da.
 
Tradizionalki, [[sozialdemokrazia]]ren oinarriei lotua, [[1930eko hamarkada|1930eko hamarkadatik]] aurrera "guztiontzako languneak" izan da bere lelo garrantzitsuena. [[Ongizate-estatu]] sendoa bultzatu nahi du, [[zerga-tasa]] garaietan oinarrituta. Azken 20-30 urteotan, dena dela, estatuaren zenbait enpresa [[Pribatizazio|pribatu bihurtzearen]] aldeko jarrera ere erakutsi izan du, baita pixkanaka zergak murriztekoa ere. 1980tik aurrera, bereziki [[Gro Harlem Brundtland]]en gidaritzapean, alderdia [[Eskuin politiko|eskuindartuz]] joan zen, alderdi [[Kontserbadurismo|kontserbadoreengana]] ihes zihoazen boto-emaileak atxikitzeko asmoz.
 
[[Fitxategi:Folketeaterbygningen Oslo.JPG|thumb|left|175px|Alderdi Langiletiarraren egoitza.]]
[[1887]]an sortua, apurka-apurka hazi zen, [[1927]]an Norvegiako alderdi bozkatuena bihurtu arte (gaur egunera arte gorde duen tokia). [[1945]] eta [[1961]] bitartean, [[Gehiengo oso|gehiengo osoa]] izan zuen parlamentuan (''[[Storting]]et''). Horrela, [[1935]]etik gaur arte, hamasei urtetako epea kenduta (1963ko iraila, 1965-1971, 1972-1973, 1981-1986, 1989-1990, 1997-2000 eta 2001-2005) Norvegiako lehen ministro guztiak Alderdi Langiletiarreko kide izan dira. Agintean egon den urte guztietan, gainera, bakarrik jaurri izan du, [[1945]]eko tarte labur bat ([[Bigarren Mundu Gerra]]ren osteko egoera kudeatzen hasteko) eta 2005etik honakoa izan ezik. Azken horretan, [[Zentroko Alderdia (Norvegia)|Zentroko Alderdiarekin]] eta [[Ezkerreko Alderdi Sozialista (Norvegia)|Ezkerreko Alderdi Sozialistarekin]] jaurri du.
 
== Ikus, gainera ==