Egur ikatz: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
6. lerroa:
== Ekoizpena ==
 
Euskal Herrian, egur- ikatza egiteko ohiko tokia [[txondor]]ra izan da, hots, [[kono]] forma duen egur multzo handia. Lehenengo egurra bildu behar dugu. Txondorra egiteko, nahiago izaten da [[pago]]a, [[haritz]]a edo [[gaztainondo]]a erabiltzea, baina beste edozein zuhaitzetatik ateratako egurrarekin ere egin daiteke.
 
Ondoren egurra ondo txikitu edo moztu behar da. Txondorra egiteak oso teknika zehatzak eskatzen ditu. Txondorra altxatu baino lehen, egurra bildu eta txikitu beharra dago. Gero, txondorraren beheko partea izango den sare moduko zerbait egiten da txikitutako egur horrekin. Horren erdian makila bat jarri behar da gidatzat, eta alboetan beste lau makila, txondorraren tximinia eratzeko. Ostean, ''alkate'' deitzen den makila bat jartzen da: txondorraren garaiera zuzenduko duen ardatza.