«Txikipedia:Antzinako Grezia»: berrikuspenen arteko aldeak

t (85.85.95.148 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Koldo Biguri wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.)
Etiketa: lehengoratzea
==Zer dakigu lehen greziarrei buruz?==
[[Fitxategi:Palace of Minos, Knossos, Crete - no audio.webm|thumb|<center>Minosen jauregiaren hondakinak, {{txp|Kreta}} izeneko uhartean.<center>]]
Greziar kultura k.a. 2000 urte lehenago hasi zen garatzen Mediterraneo ekialdeko uharteetan. Duela 4.000 urte edo {{txp|Brontze-aroaAroa|Brontze Aroan}}, beraz. Kultura horren lehen arrasto edo aztarnak {{txp|Kreta}} izeneko uhartean aurkitu ziren, {{txp|Zibilizazio minoiko|zibilizazio minoikoa}} delakoan. Kultura honek {{txp|Merkataritza|merkataritza}} harremanak zabaldu zituen Mediterraneoaren ekialdean, eta Europako lehen hiriak sortu eta jauregi bikainak eraiki zituen ({{txp|Knosos}} izeneko hirian, adibidez). Eragin handia izan zuen kontinentean, harik eta K.a. 1400 inguruan desagertu zen arte, {{txp|Zibilizazio mizeniko|zibilizazio mizenikoak}} garaituta.
 
Izan ere, zibilizazio minoikoaren ondoren, kontinentearen barruan (gaur egungo {{txp|Grezia}} dagoen lekuan) hasi zen nabarmentzen beste kultura bat, Mizenas izeneko hirian; zibilizazio mizenikoa deitzen zaio horregatik. Zibilizazio honek konkisten bidez lortu zuen eragin handia izatea garai hartan. Zibilizazio honetako beste kokagune edo hirietako batzuk Atenas edo {{txp|Tebas (Grezia)|Tebas}} izan ziren. Baina zibilizazio hau K. a. 1100 urte inguruan amaitu zen, ondo ezagutzen ez diren arrazoiengatik.