Oier Mendizabal: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Rescuing 1 sources and tagging 1 as dead.) #IABot (v2.0.8
3. lerroa:
'''Oier Mendizabal Huitzi''', [[pilota]] arloan '''Mendizabal II.a''' deituraz ezaguna ([[Añorga]], [[Donostia]], [[Gipuzkoa]], [[1983]]ko [[maiatzaren 21]]a) [[esku-huskako pilota|esku huskako pilotari]] profesional ohia da. Atzelari jokatzen zuen, [[Asegarce]] enpresarekin. Estatistika ofizialen arabera, 1,82 metro luze da, eta 85 kilo pisatzen du. Estreinako partida [[2005]]eko [[ekainaren 18]]an jokatu zuen, [[Zarautz|Zarauzko]] [[Aritzbatalde pilotalekua]]n. 2014ko ekainean erretiratu zen, enpresak ez baitzion kontratua berritu.<ref>{{es}} [http://www.deia.com/2014/06/21/deportes/pelota/el-donostiarra-oier-mendizabal-no-renueva-con-asegarce «El donostiarra Oier Mendizabal no renueva con Asegarce»], ''Deia'', 2014-06-21.</ref>
 
Amateurretan zaildutako atzelaria, bi eskuekin ona eta segurua, estelarrak jokatuz hasi zen profesionaletan debutatu zuen urtetik bertatik.<ref>Imanol MAGRO: [http://paperekoa.berria.eus/papera_inprimatu.php?htmla=BERRIA&urtea=y2005&hilabetea=m09&eguna=d20050908&orria=p00034003 «Gazteak dira, eta zer?»]{{Apurtutako esteka|date=martxoa 2021 |bot=InternetArchiveBot |fix-attempted=yes }}, ''Berria'', 2005-09-08.</ref> Joko mailarik eta lorpenik nabarmenenak 2008an eta 2009an izan zituen; urte horietan, [[Esku Huskako Binakako Pilota Txapelketa Nagusia]]n txapeldun eta txapeldunorde izan zen, hurrenez hurren, [[Aimar Olaizola|Olaizola II.a]] aurrelaria lagun zuela. 2010ean ere Olaizola II.arekin jokatu zuen txapelketa hori, baina ez zuten finalera iristerik lortu. Mendizabalek joko aldetik behera egin zuen, eta 2011ko txapelketan ez zen sartu. 2011ren hasieran, eskuko minak jota lau hilabeteko geldialdia izan zuen, bere onera etorri ezinda;<ref>Estitxu ZABALA: [https://web.archive.org/web/20120620205821/http://irutxulo.hitza.info/2011/06/07/oier-mendizabal-aurtengo-denboraldiak-ez-du-iazkoarekin-zer-ikusirik-izan-ahazteko-urtea-izan-dela-uste-dut/ «Oier Mendizabal: “Aurtengo denboraldiak ez du iazkoarekin zer ikusirik izan; ahazteko urtea izan dela uste dut”»], ''Irutxuloko Hitza'', 2011-06-07.</ref> ordutik aurrera askoz maila apalagoan aritu zen, eta estelarrak jokatzeari utzi zion.
 
== Kirol lorpenak ==