Oiartzungo Itsaslapurrak Arraun Elkartea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Rescuing 1 sources and tagging 0 as dead.) #IABot (v2.0.8
29. lerroa:
 
=== Oiartzungo Itsaslapurrak ===
2014an klub berria sortu zen, '''Oiartzungo Itsaslapurrak Arraun Elkartea''', eta 2015. urteko denboraldiaurreko estropadetan traineruak uretaratzea lortu zuen, hala Hondarribian, Orion edo Mutrikun. [[Pasai Donibane Koxtape Arraun Elkartea|San Juan]] eta [[Illunbe Kirol Elkartea|Trintxerperen]] laguntza izan zuen eta entrenatzailea Borja Mena oriotarra izan zen. 18 arraunlaritako taldea osatu zuen, gehienak oiartzuarrak<ref>{{es}}[https://web.archive.org/web/20150629092155/http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2015/01/12/deportes/remo/sale-a-la-mar-oiartzun Oiarzun sale a la mar]</ref>. [[KAE Liga|KAE 2 Ligan]] aritu zen eta 9. postuan amaitu zuen. Emakumezkoen taldea ere osatu zuen eta [[Emakumezkoen Gipuzkoako Traineru Liga|Gipuzkoako Ligan]] aritu zen. 2015ean Trintxerperen ''Azkuene'' erabili zuen, eta 2016an San Juanen ''Erreka''.
 
2016an [[Pasai Donibane Koxtape Arraun Elkartea|San Juanen]] laguntzarekin trainerua ureratu zen. Hain esanguratsua izan zan laguntza, San Juan B izenez ezagutu zen urte hartan. 2016. urtean lortu zuen traineruetako lehenengo garaipena, [[Erandioko Ikurrina]]n. Ligan estropada guztiak gutxienez behin irabazi ditu, lau izan ezik, eta ligako txapelduna izan da.