Erradioisotopo sintetiko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robot: Cambios triviales
1. lerroa:
'''Erradioisotopo sintetikoa''' [[natura]]n aurkitu ezin den [[erradionuklido]]a da: ez dago hura ekoizten duen prozesu edo mekanismo naturalik, edo hain ezegonkorra da, denbora laburrean desintegratzen dela. Horren adibide dira [[teknezio]]-95 eta [[prometio]]-146 [[isotopo]]ak. Gehienetan isotopo hauek [[erreakzio nuklear]]ren bitartez ekoizten dira. Batzuk [[partikula-azeleragailu]]etan sortu behar dira.
 
== Ezkoizpena ==
[[Erreaktore nuklear]]retan erradioisotopo asko sortzen dira. Esaterako, 1994an kalkulatu zen munduko erreaktore nuklearretan 78 tona teknezio ekoiztu zirela ordurako, hau da, munduko teknezio-iturririk nagusiena horixe zela. Hala ere, ekoiztutako isotopoen zati txikiko bat besterik ez da erabiltzen merkataritza-erabilerarako.
 
== Erabilerak ==
Erradioisotopo sintetikoak oso erradioaktiboak dira eta [[erdibizitza]] laburra daukate. Osasunerako oso arriskutsuak diren arren, zenbait kasutan [[industria]]n eta [[medikuntza]]n erabiltzen dira.
 
==== Diagnostikoak ====
Gorputzeko hainbat organo eta sistemen funtzionamendua behatzeko [[konposatu kimiko|konposatu]] [[trazadore histokimiko|trazadore]] erradioaktiboak erabiltzen dira. Trazadore hauek bizitza laburreko erradioisotopo bat daramate, normalean [[gamma izpi]]ak igortzen dituen bat. Gamma izpiak gorputza zeharkatu eta gamma kamera baten bidez harrapatzeko bezain indartsuak izan behar dute. Gamma kamerak eta antzeko detektoreak oso eraginkorrak dira eta konposatu trazadoreak oso ondo kontzentratzen dira ikertu nahi den gorputzeko atalean; beraz, material erradioaktiboaren kantitate oso txikiak aski dira lana egiteko.
 
Tc-99m [[isomero]] nuklear metaegonkorra oso hedatua dago medikuntzan diagnostikoak egiteko, 6 orduko erdibizitza baitauka eta oso erraz fabrika baitaiteke ospitalean.
 
==== Tratamendua ====
[[Erradiosendagai]]a tratamendu medikurako erradioisotoporen bat erabiltzen duen edozein konposatu da. Esaterako, yodo-131 guruin tiroideoaren zenbait akats eta tumore tratatzeko erabiltzen da.
 
[[kategoriaKategoria:kimikaKimika]]
 
[[af:Radio-aktiewe isotoop]]