Erdi Aro Klasikoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Utergar (eztabaida | ekarpenak)
t Robot: Cambios triviales
8. lerroa:
{{Erdi Aroko garaiak}}
 
[[XI. mendea]]n, [[Alpeak|Alpeen]] iparraldean, lurralde berrietan finkatzen hasi zen jendea. Izan ere, Erdi Europako baso eta oihan itzelak mozteari ekin zitzaion, nekazaritzarako lurrak lor zitezen. Aldi berean, populazioa [[Frankoen Inperio]]tik kanpo atera zen, [[Elba ibaia|ElbaElbaz]]z haratago. Honela, lurralde alemaniarrak hirukoiztu ziren. [[Ekialde Hurbila|Ekialde Hurbilera]] migratu ziren europar ugari [[Gurutzadak|Gurutzadei]] esker. [[Iberiar Penintsula]]n, mairuei lurrak kendu ahala, hegoaldera jotzen zuen iparraldeko populazioak. [[Italia]]ko hegoaldean ere, normadiarrek konkistak burutu zituzten.
 
Garai honetan, hainbat erresuma nabarmendu ziren, batez ere [[Frantzia]] eta [[Ingalaterra]], baina Italiako [[hiri-estatu]]ek ere paper garrantzitsua jokatu zuten. [[Eliza Katolikoa]]k gerra-deia egin zuen, [[Lurralde Santuak]] turkiarren mendetik kentzeko. Aita Santua [[Erromatar-Germaniar Inperio Saindua]]ren aurka ere borrokatu zen, bien artean nagusitasuna nork zuen. Arabiarrekiko hartu-emanei esker, Antzinateko kultura berriro estalgabetu zen, batik bat [[Antzinako Erroma]]ko legedia eta [[Aristotetele]]n lana, zeinek eragin handia izan zuen [[Tomas Akinokoa]] eta beste adituen gainean [[Eskolastika]] izeneko filosofia-eskola garatzean.
 
== Europako susperraldia ==
[[Irudi:Europe map 1092.PNG|thumb|right|250px|Europa 1092an.]]
Oro har, historialarien artean garai honen inguruan ikusmolde baikorragoa dago, aurreko eta ondorengo aroen aldean batez ere. Izan ere, [[Erdi Aro Klasikoa]]n (Goi Erdi Aroa ere hainbatetan deituta) [[Europa]]k bizitzako arlo gehienetan gora egin zuen. Hasteko eskandinaviarrak eta hungariarrak kristautu eta baketu ziren. Zenbait erresumak, [[Frantzia]]koak, [[Ingalaterra]]koak, [[Gaztela]]koak edo [[Aragoi]]koak, botere handia eskuratu zuten, estatuaren funtzionamendu garatuari esker. [[Mongoldar inbasioak]] izan ezik, garai honetan Europak ez zuen kanpoko inbasiorik jasan behar.
20. lerroa:
Aro honetan Europako [[zibilizazio]]a hedatu zen, era bortitzean gehienetan. [[Iberiar Penintsula]]n eta [[Ekialde Hurbil]]ean [[musulman]]en kontra jo zen. Baina kontinenteko ipar-ekialderaino ere Europako ezaugarri kulturalak iritsi ziren. Hor, [[Iparraldeko Gurutzadak]] eta erresuma kristauen aurrerapenak zirela eta, jatorrizko paganoak, baltiarrak eta finlandiarrak batik bat, europartu ziren.
 
== Gatazkak ==
[[Irudi:SiegeofAntioch.jpeg|thumb|right|250px|Antiokiako setioa Lehenengo Gurutzadan.]]
Kanpoko inbasioak amaitu arren, [[Europa]]n barneko borrokak ez ziren desagertu. [[Ingalaterra]]n, normandiarren inbasioak ([[Hastingsko bataila]], [[1066]]) daniarren agintaldia amaiarazi zuen. [[Normandia]]ko kontea Ingalaterrako errege bihurtzeak [[Frantzia]]rekiko gatazkak areagotu zituen. Izan ere, Normandiako kontea izanik, ''de jure'', Frantziako erregearen menpe zegoen Ingalaterrakoa, baina praktikan, boteretsuagoa zen, ezkontza-politika zela-eta, Frantziako mendebaldeko zati handia kontrolatzen baitzuen ([[Angevinar Inperioa]] deitu zaio zonalde horri). Nolanahi ere, zenbait errege ahaltsuei esker, [[Frantziako Philippe II.a|Filipe Augustori]] ([[1180]]-[[1223]]) esaterako, Ingalaterra garaitu ([[Bouvinesko bataila]], [[1214]]) eta herrialdea Europako indartsuena bilakatu zen, hala nola [[Frantziako Louis IX.a|Saint Louis]] ([[1226]]-[[1270]]) edo [[Frantziako Philippe IV.a|Filipe Ederraren]] ([[1285]]-[[1314]]) agintaldiekin. Ingalaterran, [[Ingalaterrako John I.a|erregeak]] ''[[Magna Carta]]'' eman behar izan zion nobleziari, hainbat eskubide bermatuz.
30. lerroa:
Garai honetako beste ezaugarri behinenetakoa [[gurutzadak]] izan ziren. Ezagunenak [[Lurralde Santuak]] askatzera Ekialde Hurbilera zihoazenak izan ziren, baina Iberiar Penintsulan, [[Itsaso Baltiko]]an edo [[heresia|heresien]] aurka ere gertatu ziren. [[Palestina]]ri dagokionez, [[Urbano II.a]] Aita Santuak deituta hasi zen [[Lehenengo Gurutzada|lehenengoa]]. [[Jerusalem]] [[1099]]an hartu zuten, eta kristauen esku jarraitu zen [[1187]]an [[Saladino]]k berriro hartu zuen arte. Europako errege nagusiek ([[Filipe Augusto|Frantziakoak]], [[Ingalaterrako Richard I.a|Ingalaterrakoak]] eta [[Friedrich I.a|enperadoreak]]) [[Hirugarren Gurutzada]] ([[1190]]) burutu bazuten ere, ezin izan zuten hiria berriz konkistatu. [[Laugarren Gurutzada]] jarri zen martxan [[1202]]an, baina [[Konstantinopla]] arpilatzea baizik ez zen lortu. Geroztik beste gurutzada batzuk egin arren, ez zeukaten lehenengoen arrakasta lortu, eta, azkenean, kristauak Ekialde Hurbiletik bota zituzten musulmanek [[Acre]] hiria hartutakoan ([[1291]]).
 
== Pentsamoldea ==
{{sakontzeko|XII. mendeko Pizkundea}}
[[Irudi:Sughrat.jpg|thumb|right|250px|Sokrates ikasleekin islamdar eskuizkribu batean (XII. mendea).]]
41. lerroa:
Kultura eta pentsamendua Elizari lotuta zeuden ezinbestez aro honetan, eta ikusmolde berriek Elizan barnan ere eragina izan zuten. Lehen monasterio-erreforma nagusia X. mendekoa izan zen, non [[Cluny]] ([[909]]an sortua) monasterioaren bitartez saiatu zen jatorrizko diziplinetara itzultzen. Izan ere, bizitza zuzena izan ezean, mojek zeregin garrantzitsuak, Jaingoikoari bertutetsuentzat mundu hobea eskatzeak alegia, haien izatearen beraren arrazoiak, zentzua galtzen zuen. [[Zisterko ordena|Zistertar]] erreforma ([[1098]]an sortuta) berriro saiatu zen jatorrizko diziplinara itzultzen klunitarrek bizkarra eman ziotelakoan.
 
Nolanahi ere, erreforma batzuek elizen mugak gainditzen zituzten. [[Waldotarrak]] eta ''[[humiliati]]'' gaitzetsi zituzten kalostrapeko bizitza ez onartzeagatik. [[Kataro]]ek bere burua baizik ez zuten garbitzat jotzen. Eskeko ordenak, ordea, onartu zituzten Aita Santuek [[XIII. mendea]]n, eta honela, [[frantzikotarrak]], [[domingotarrak]], [[karmeldarrak]] eta [[agustindarrak]] sortu ziren, domingotarren kasuan, hein handi batean aipaturiko heresien aurka borrokatzeko.
 
== Kronologia ==
* [[987]]-[[996]] [[Hugues Capet]]ek [[Kapetar leinua]] ezarri zuen [[Frantzia]]n errege bihurtuta.
* [[1004]]-[[1035]] [[Antso III.a]] [[Iruñeko erresuma|Iruñeko erregearen]] agintaldia.
104. lerroa:
* [[1315]]-[[1317]]an [[Europa]]rrek "Gosete Handia" pairatu zuten.
* [[1321]] [[Dante Alighieri]] hil zen.
 
 
[[Kategoria:Erdi Aroa]]