Enkarterriko Forua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robot: Cambios triviales
3. lerroa:
Foruak arlo [[Konstituzio|konstituzionaletan]] ez ezik, arlo zibila eta kriminaletan ere arauak ematen zituen.
 
== Enkarterrietako Foru Zaharra ==
 
[[Enkarterri]]ak zuzentzen zuen Usadio eta Ohituren Forua [[1394]]an idatzi zuten, hau da, [[Bizkaiko Foru Zaharra]] idatzi baino laurogeita hamazortzi urte lehenago. Lehendabiziko [[Enkarterri]]etako Forua, Korrejidorea Gonzalo Moro zela idatzia, 45 artikulu edo atala zituen. Idazteko Bizkaiako usadioa zen oinarria zenbait atal [[Enkarterri]]ratu behar baziren ere eta zenbait atal zibila erantsiz. Idatziaren zergatia Foruaren hitzaurreak azaltzen du:
15. lerroa:
[[1473]]an eta [[1476]]an [[Errege-erregina katolikoak|Errege-erregina katolikoek]] Forua zin egin zuten. Esan dugunez, Forua kodifikatu zeneko egoera bortitza zen oso: asmoa bandoen gehiegikeriak bukatzea zen eta baita bandoen egoera aprobetxatuz bizi ziren gaizkileak apenik gabe ez geratzea. Hori dela eta, Foruaren zazpi atalak ''acotado''ei buruz ziren eta atal bi eskaleei buruzkoak. Zigorrak oso gogorrak ziren: eskuineko eskuaren ukabila ebaki Batzarrean edo Kontzejuetan armak ateratzeagatik; lekuko faltsuari bost hortzetatik bat erauzi; bigamori aurpegian hiru gurutze egin berun goriaz; lapurrari belarriak ebaki...
 
== Enkarterrietako Foru Berria ==
 
Forua hain gogorra izanda, Francisco Pérez Vargas Korrejidorea [[1503]] urtean aldatu behar zuela erabaki zuen. Foru berriak 112 atal zituen eta bere sarrerak horrela esaten du:
23. lerroa:
Hau da, antzinako Forua jadanik ez zen beharrezkoa egoera berriari begira. Foru berria ez da bakarrik foru kriminala zibil atalak gehitu zituzten eta. Foru Berria bitan zatituta dago: alde batetik Bizkaiko [[Enkarterri]]etako Foru Zaharra edo [[gaztelania]]z ''Fuero Biejo de Las Encartaciones de Vizcaya'', eta bestetik Erabakimen Foru edo [[gaztelania]]z ''Fuero de Albedrío''. Zati bakoitzak ataletan eta legetan azpisailkatuta daude. [[Enkarterri]]etako Foru Berria eta Bizkaiko Forua oso antzekoak dira. Foru Berria, zaharra ez bezala, [[Gaztela]]ko erregeek ez zuten zin egin, baina berez Enkarterrietako lege nagusia zen.
 
Foru berria ez zen luzaroko egon (hirurogeita hamar urte gutxi gorabehera), [[1574]]an, [[Abellaneda]]ko Batzarrean elkarturik, [[Enkarterri]]etako ahaldunek [[1526]]ko Bizkaiko Forua errespetatzea erabaki zuen eta. Hau eztabaidatua zen baina [[1576]]ko [[abuztuaren 30]]ean [[Bilbo]]n eskritura publikoa sinatu zuten Bizkaiko Forua aukeratzeko. Harrezkero, [[Enkarterri]]ak foru bi izan ditu, baina [[Enkarterri]]etako Forua dokumentu bat baino ez zen.
 
[[Kategoria:Zuzenbidea]]