«Enbriogenesi»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robot: Cambios triviales
t (Robot: Cambios triviales)
'''Enbriogenesia''' (''enbrioi'' + ''genesi'') [[enbrioi]]a osatzen eta garatzen den prozesua da.
 
== Zigotoa ==
 
[[Obulu]] eta [[espermatozoide]] bat elkartzerakoan [[zelula]] berri bat sortzen da, honek garapen prozesu bat jasaten du, enbrio garapena deritzona eta lau etapatan zatitua dago: segmentazioa, morfogenesia, bereizketa eta hazkundea.
Lehendabizi [[aploide]]ak (esperma eta obulua) elkartu egiten dira [[diploide]]a ([[zigoto]]a, material genetikoa bi aldiz duena) sortuz.
 
== Blastula eta gastrula ==
 
Zelula [[mitosi]]a egiten hasten da kopia ugari sortuz, zelula hauek [[blastomero]]ak dira. Hasieran blastomeroek [[esfera]] itxurako masa zelular trinkoa eratzen dute, [[morula]] izenekoa. Morularen erdigunean hutsune bat sortzen da erdiguneko zelulak periferiarantz mugitzen direlako . [[Blastula]] izeneko egitura sortuz, erdiguneko hutsune hori [[blastozole]] izeneko likidoz beterik dago. Blastularen sorketarekin bukatzen da segmentazio fasea.
 
Zelulak zatitzen jarraitzen dute modu aktiboan, [[gastrula]]zio prozesua deritzo, eta prozesu honetan zelulak antolatuta birbanatzen dira eta gastrula izeneko egitura sortzen da. Gastrulan jada hiru geruza bereiz ditzakegu, kanpoaldeko zelulek [[ektodermo]]a eratzen dute, erdialdekoek [[mesodermo]]a eta barrualdekoek [[endodermo]]a. Hiru geruza hauek izango dira [[ehun (biologia)|ehunehunak]]ak sortzeko arduradunak, hain zuzen ere ehunak gastrulan dauden hosto enbrionarioetatik sortzen dira.
 
Gastrulazioa, beraz, enbrioiaren oinarrizko egitura patroia mugatzea duen enbrioiaren garapen fasea da. Hiru geruza enbrionario edo blastodermikoetatik abiatuz animaliaren gorputzeko ehun, organo eta sistemak eratuz.
 
== Organogenesia ==
 
Ondoren bereizketa fasean [[organogenesi]]a gertatzen da.
466.290

edits