Janari laster: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Rescuing 1 sources and tagging 0 as dead.) #IABot (v2.0.8
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Big Mac combo meal.jpg|thumb|[[McDonald's]] janari lasterreko enpresako [[menu]] bat: [[hanburgesa]], [[patata frijitu]]ak eta [[Coca-Cola|Coca Cola]] edari bat.]]
 
'''Janari lasterra'''<ref>[http://ehu.es/cgi-bin/ereduzkoa/bilatu09.pl?n=bietan&k1=1&m1=hitza&h1=janari&d2=1&k2=1&m2=hitza&h2=lasterra Ereduzko Prosa Gaur] Euskal Herriko Unibertsitatea</ref> edo '''presako janaria'''<ref>[http://www.ehu.es/ehg/cgi/zehazki/bila?m=has&z=comida Zehazki Hiztegia] Euskal Herriko Unibertsitatea</ref> (batzuetan ''azkarra'', nazioartean [[ingeles]]ezko '''''Fast food''''' izenez ezaguna) [[jatetxe]]-zerbitzu laster bat da, non janariaren eskaera eta zerbitzua oso laster burutzen diren. Hala ber, [[janari]]a kanpora eraman daiteke eta etxera eramateko zerbitzuak ere eskaintzen dituzte janari lasterreko jatetxeek. Horrela, [[bezero (argipena)|bezeroen]] errotazio handia eragin eta denbora eta zerbitzu-kostuak murriztu egiten dira, janariaren [[prezio]] murritzak ahalbideratuz eta, aldi berean, [[errentagarritasun]] handia lortuz. Janariaren prestaketa lasterrak janariak lasterregi prestatu behar izatea edo aurretik denbora luzez prestaturik izatea eskatzen du, janariaren kalitatearen kalterako askotan. Jatetxe hauetako kostuak kontrolatu nahian, kalitate eskaseko produktuak erabili ohi dira janari lasterretan. Bestalde, epe luzera janari hauek ([[ogitarteko]]ak, [[pizza]]k, [[hanburgesa]]k, ...) dakartzaten osasunerako arriskuak aipatu ohi dira eta horrela ''[[zabor janari]]'' terminoa ere erabili da janari hauetarako.
 
Kostuak zorrotz kontrolatu beharrak bultzaturik, janari lasterreko jatetxeetako langileek jasaten dituzten lan-egoerak eta lansariak kritikatuak izan dira langileen beraien eta gizarteko sektore anitzen aldetik. [[Globalizazio]]aren aurkako sektoreetatik eta talde ekologistetatik ere salatu izan da janari lasterreko jatetxeen ugalketa, janariak merke saldu beharrak [[lehengai]]ak modu ez ekologikoan ekoiztea ekartzen duelako. Jatetxe hauek dakarten kutsadura kulturala ere kritikatu da, bertako herrien nortasuna eta ohiturak errespetatu ohi ez direlako, elementu arrotzak sartuz. Hau guztia dela eta, ''fast food'' edo janari lasterraren ereduaren aurka, ''[[slow food]]'' izeneko mugimendu bat garatu da, bertako elikagaiak eta sukaldaritza tradizionala bultzatzen dituena.
*
 
[[XX. mendea]]ren hasieran [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu Batuetan]] sortutako jatetxe-mota bat da janari lasterrekoa. Handik eta [[multinazional]]ak osatuz, mundu osora zabaldu den janari-mota bat da. Egun, [[Euskal Herria]]n ohizkoa da hirietako erdiguneetan eta merkataritza-zentroetan [[McDonald's|McDonalds]], [[Burger King]], [[Telepizza]] eta beste multinazional eta [[enpresa]] handietako establezimenduak ikustea. Enpresa hauen hazkundea nabarmena izan da azken urteotan, gehienetan [[frankizia (merkataritza)|frankiziaren]] bitartez. Jatetxe hauek biltzen duten publikoa denetarikoa izaten da, baina gazteak eta familiak bertan ikustea ohikoa da, bertako prezio merkeak erakarrita.
 
== Funtzionamendua ==
Janari lasterreko jatetxe bateko funtzionamenduak [[taylorismo]] eta [[fordismo]] antolaketa-moduak jarraitzen ditu. Bezeroa sartzen denetik, eskaerak, eskaeren prestaketa, kobraketa eta bestelako zerbitzuak guztiz programaturik daude, zerbitzu-denborak nabarmen murriztuz.
 
''Fast food'' jatetxe tipiko batera sartzean, bezeroak zerbitzu-mahai batekin egiten du topo. Zerbitzu-mahai honen gainaldean, panel bat agertzen da aukeran [[menu]] eta platerak erakusten dituena (tamainari buruz, edaria barne edo kanpo, eskaintza bereziak). Bezeroa ilara batean jarri eta bere txanda iristean, eskaerak jasotzen dituen langileari nahi dituen menuak aipatzen dizkio. Janaria bertan jan edo eramateko den ere esan behar izaten da. Langile honek eskaera hauek pantaila batean jaso eta sukaldera igortzen dita modu [[telematika|telematikoan]]. Telefonoz ere jasotzen dira eskaerak, janaria etxera eramateko, [[motozikleta]]z gehienetan. Sukaldean jasotako eskaerak prestatu egiten dira, oso laster, aukeran dauden menuen osagaien kopurua eta hauek behar duten prestaketa oso txikia delako (egosia, esaterako, ez da eskatzen duen denbora luzearengatik ''fast food'' jatetxeetan lantzen den sukaldaritza-mota bat). Menuen estandarizazio honek sukaldeko lanak sail gutxi batzuetan bereizten ditu, sukaldeko lana sinplifikatu eta azkartuz horrela. Eskaerak prestatuta, zerbitzu-mahaian osatzen den bigarren ilara batean eman eta kobratzen dira. Janaria jatetxean bertan jateko bada, erretilu batean ematen da. Kostuak murriztu eta prezio merketzeko betiere, mahai-zerbitzua oso murritza da: bezeroek beraiek mahai bat aukeratu eta janariak erretilu batean jaten ditu. Bukatutakoan, platerak, edalontziak eta hondarrak bertan utzi eta beste langile batek jasotzen ditu. Janari lasterreko ''drive-in'' motako jatetxeak ere badaude, non bezeroa bere automobiletik jetsi beharra ere ez daukan bere eskaera egiteko: leihatila batean bere eskaera egin eta aurrerago jaso eta ordaindu egiten du.
 
Labur eta modu orokorrean hauek dira, funtzionamenduari buruz eta [[lan antolaketa]] eta [[ekonomia]] ikuspegi batetik, ''fast food'' jatetxeen ezaugarriak:
 
* produktu, azpiegitura eta lan-indarraren estandarizazioa;
* tareen bereizketa ([[taylorismo]]) eta eragiketen sinplifikazio sekuentziala (ekoizpen-kate baten osaketa edo [[fordismo]]a);
* lan-denboren sinkronizazioa, lan-txanden planifikazio zorrotza eta lanaldi zatkatuak, lanaren errendimendua hobezin egiteko;
* [[produktibitate]]aren maximizazioa, horretarako [[eskala-errendimendu|eskala-ekonomiak]] baliatuz.<ref>{{es}} Alessandro Gentile: [https://web.archive.org/web/20091222233542/http://www.ipp.csic.es/doctrab2/dt-0313.pdf En las tramas del McJob], CSIC (lan-dokumentua).</ref>
 
== Munduko janari lasterren enpresa nagusiak ==
* [[McDonald's|McDonald´s]]
* [[Burger King]]
* [[Subway]] (mundu osoan zehar, jatetxe kopuru gehien dituen enpresa)