Lore: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gorkaazk (eztabaida | ekarpenak)
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Rescuing 0 sources and tagging 2 as dead.) #IABot (v2.0.8
14. lerroa:
 
== Egitura ==
[[Fitxategi:Mature_flower_diagram-eu.png|link=https://eu.wikipedia.org/wiki/Fitxategi:Mature_flower_diagram-eu.png|thumb|415x415px|Lore{{Apurtutako esteka|date=martxoa 2021 |bot=InternetArchiveBot |fix-attempted=yes }} helduen atalak eta egiturak]]
Loreen dibertsitatea izugarria da; hortaz, oso desberdinak izan daitezke haien artean. Hala ere, badaude zenbait atal edo egitura lore guztietan agertzen direnak. Askotan ez da erraza egitura horiek identifikatzea, askotariko itxurak har baititzakete, baina hauek dira lore guztietan aurki daitezkeen egiturak:
 
65. lerroa:
== Polinizazioa ==
Lorearen funtzio nagusia [[ugalketa]] da; izan ere, lorea landarearen ugalketa-organoa da. Polinizazio deritzo [[polen]]aren estaminetatik karpelorako garraioari. Polen-alearen barruan espermatozoidea dago, eta estigmaren barruan dagoen obulutegiko obuluarekin elkartu eta [[ernalketa]] gertatzea da haren funtzioa. Normalean, polena landare batetik bestera garraiatzen da, baina landare berean ere gerta daiteke. Ernaldutako obuluak hurrengo belaunaldia izango den [[hazi]]a eta [[fruitu]]a sortuko ditu.
[[Fitxategi:Halictus_bee_on_flower-2.jpg|link=https://eu.wikipedia.org/wiki/Fitxategi:Halictus_bee_on_flower-2.jpg|thumb|Entomofilia{{Apurtutako esteka|date=martxoa 2021 |bot=InternetArchiveBot |fix-attempted=yes }} bidezko polinizazioa]]
Polinizazio prozesua biotikoa zein abiotikoa izan daiteke. Polinizazio biotikoaren kasuetan, bizidun polinizatzaile batek garraiatzen du polena lore batetik beste batera. Polinizazio abiotikoan, aldiz, haizea, ura edo euria dira polena garraiatzen dutenak. Landare angiospermoen % 80 ingururen polinizazioa biotikoa da, eta polinizazioa egiten duten agenteei polinizatzaile deritze.