Longitude: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
Rescuing 0 sources and tagging 6 as dead.) #IABot (v2.0.8
20. lerroa:
<nowiki/>Latitudea, zehaztu nahi den puntutik igarotzen den paraleloaren eta [[Ekuatore]]<nowiki/>aren arteko graduen bidez neurtzen da. Distantzia hori da latitudea: Ekuatoretik neurtu nahi dugun puntura dagoen distantzia hain zuzen. Aipatutako Ekuatorea da abiapuntua beraz: 0 º-an kokatzen da hau, Lurra bi hemisferiotan erdibituz (Ipar Hemisferioa eta Hego Hemisferioa), eta hortik abiatuz neurtzen dira Lurreko beste puntu zehatzak. Poloetara hurbiltzean 0 º-tik 90 º-ra eginez.
 
[[Fitxategi:Latitud_y_Longitud_en_la_Tierra.svg|link=https://eu.wikipedia.org/wiki/Fitxategi:Latitud_y_Longitud_en_la_Tierra.svg|thumb|444x444px|Latitudea{{Apurtutako esteka|date=martxoa 2021 |bot=InternetArchiveBot |fix-attempted=yes }} eta Longitudea.]]
Beraz, latitudearen neurketak, ipar hemisferioaren kasuan, [[Iparrizarra|Ipar Izarra]]<nowiki/>ren eta horizontearen arteko angelua neurtzean datza. Eta hego hemisferioan, [[Hegoaldeko Gurutzea]]<nowiki/>rekiko (Hego Hemisferioan kokatzen den konstelazioarekiko) angelua neurtuz. Angelu hau kuadrante, astrolabio eta sextante bidez neurtzen da. Urteetan zehar longitudea egunaren luzera, eguzkiaren altuera eta zerumugako izarren posizioari esker kalkulatu izan da.
<nowiki/><nowiki/>Longitudea, bestalde, meridianoen bidez zehazten da. Mundua zeharkatzen duten irudizko lerro hauek, aurrekoan ez bezala, ez dira paraleloak. Baina kasu honetan ere, bada abiapuntu- meridiano bat, zero puntua edo zero meridianoa, zeinak neurketak ahalbidetzen dituen. Gaur egun, 0ºan kokatzen den meridianoa Greenwicheko meridianoa da. Hau, esan bezala, erreferentzia bat da, neurketak egiteko puntu komun adostu bat alegia. [[Greenwich meridianoa]]<nowiki/>k, hain zuzen ere, Greenwicheko behatokiari egiten dio erreferentzia. [[Britainia Handia|Britainia Handiko]] [[Cambridgeko Unibertsitatea|Cambridgeko Unibertsitateko]] [[Astronomia]] Institutuan dago behatokia gaur egun, baina eraikin historikoa [[Londres]]ko [[Greenwich|Greenwich udalerrian]] kokatzen da eta hortik dator izendapena, hortik igarotzen baita zero meridiano hau. Hau, ez zen adostu eta zehaztu 1884ra arte, eta esan beharrekoa da, hitzarmen hau egin arte, nazio bakoitzak bere zero meridianoa zuela. Espainian adibidez, XVIII. mende amaieran, Cadizko Behatokiko (San Fernandon) meridianotik abiatuz neurtzen zen longitudea; eta Frantzian berriz, Parisko Behatokia zen abiapuntua.
50. lerroa:
 
==== Ilargiaren distantziaren metodoa ====
[[Fitxategi:Justus_Sustermans_-_Portrait_of_Galileo_Galilei,_1636.jpg|link=https://eu.wikipedia.org/wiki/Fitxategi:Justus_Sustermans_-_Portrait_of_Galileo_Galilei,_1636.jpg|thumb|295x295px|Galileo{{Apurtutako esteka|date=martxoa 2021 |bot=InternetArchiveBot |fix-attempted=yes }} Galilei.]]
Werner-ek ilargiaren ibilbidean zeuden izarren posizioak jaso behar zirela proposatu zuen eta ilargia izar bakoitzaren paretik noiz igaroko zen iragarri behar zela. Baina izarren posizioak eta ilargiaren mugimendua gobernatzen zuten legeak ez ziren oso ondo ezagutzen eta marinelek ere ez zuten distantzia hori neurtzeko tresna ziurrik. Aurrerago baina, metodo hau findu zuten zenbait astronomok, bakoitzak bere ekarpena eginez ilargiaren distantziaren metodoari. Adibidez, Bradley errege- astronomoak (1742an Halley hil ondoren izendatuak) Lurraren ardatzaren makurduran desbideratzeak identifikatu zituen, zeru mapa doiak egin zituen, … Eta Mayer mapagile alemaniarrak ere ilargi- taula sorta fin bat landu zuen eta behaketa- tresna zirkular berri bat sortu zuen. Bi hauen lanaz gain, izarren posizioa eta ilargiaren mugimendua fintasunez ikertu ziren. Bide horretatik, hobekuntza ikaragarriak egin ziren metodo honetan, gradu erdiko doitasunez aurkitu ahal izateraino longitudea (lehen saria Longitudeari buruzko Dekretuan). Itsasoan proba egin ondoren, 3.000 libera esterlina eman zioten Mayer-en alargunari (Mayer 39 urterekin hil baitzen infekzio baten ondorioz). Metodoak zenbait hutsune zituen: alde batetik, zerumugan argiak duen errefrakzio handiaren eraginez, askoz gorago ager zitezkeen zeru- gorputzen posizioak. Eta bestetik, taulak Lurraren zentroan kokaturik dagoen behatzaile batentzat zeuden formulatuak eta ez ziren egokitzen itsasoaren aldakortasunera.
 
==== Galileo: Jupiterren sateliteen metodoa ====
[[Fitxategi:Edmund-Halley.jpg|link=https://eu.wikipedia.org/wiki/Fitxategi:Edmund-Halley.jpg|thumb|Edmund{{Apurtutako esteka|date=martxoa 2021 |bot=InternetArchiveBot |fix-attempted=yes }} Halley.]]
Teleskopio bat zerura begira jarri zuen lehenengoetarikoa izan zela kontutan hartuz, 1610ean  lau sateliteko (Io, Europa, Ganimedes eta Kalisto) multzo bat behatu zuen Galileok Jupiterren inguruan. Jupiterren ilargiei hainbat behaketa egin zien eta orbiten periodoak kalkulatu zituen. Orduan, ilargi hauek itsasgizonen longitudearen kasurako balio zezaketela pentsatu zuen, eta baita itsasorako aproposa zen tramankulu bat asmatu ere: ''celatone''. Nabigaziorako kasko berezi bat zen eta teleskopio bat zeukan jarrita begietarako zulo batean. Baina halere, marinelek zailtasunak izango zituzten sateliteak itsasotik behatzeko; eta gainera, satelite hauek ezin ziren egunez ikusi, eta gauez soilik egun oskarbietan. 1642an, Galileo jada hilda, teoria honek onarpena lortu zuen, praktikara eraman zen eta baliagarri bazen ere, honen erabilgarritasuna lurrera mugatzen zen. Ez zen baliagarria itsasoan.
 
65. lerroa:
 
==== Pendulu erlojua ====
[[Fitxategi:John_Harrison_(Gemälde).jpg|link=https://eu.wikipedia.org/wiki/Fitxategi:John_Harrison_(Gem%C3%A4lde).jpg|thumb|284x284px|John{{Apurtutako esteka|date=martxoa 2021 |bot=InternetArchiveBot |fix-attempted=yes }} Harrison.]]
[[Pendulu- erloju]]<nowiki/>a izan zen urteetan zehar denbora neurtzeko gailua. Galileok (1564- 1642) penduluzko lehen erlojua egiteko asmoa izan zuen, eta gurpilezko mekanismoa zuten erlojuei pendulua egokituz, nabigazio arazoei aurre egiten lagun zezakeela uste zuen. Modu honetan, metodo astronomikoetatik apur bat urrunduz pendulu- erlojua egiteko lehen urratsak eman zituen, baina ez zen iritsi bere egitasmoak aplikatzera. Funtzionamendu egokia zuen lehen pendulu- erlojua [[Christiaan Huygens|Huygens]]-ek (1629- 1695) sortu zuen 1656an. Bere erlojuak itsasoan longitudea ezagutzeko tresna egokia zirela ere adierazi zuen, eta baita itsasoan probak egin ere. Baina erloju horiek eguraldi onarekiko menpekotasuna zuten; ez zuten ongi funtzionatzen eguraldiak kaskartzean. Olatuen eraginez balantzek irauli egiten zuten –eta erlojuaren martxa. Hori bai, lurrean bai zen erabilgarria. Galileok astronomian eginiko aurrerapenei jarraiki, Saturnoren ilargirik handiena ere aurkitu zuen Huygens-ek eta ''Titan'' deitu zion.  Aipagarria da pendulu- erlojuaren garapena, longitudearen arazoa denbora- neurgailu bidez azaldu nahi zutenentzat, bidea zabaltzea izan baitzen erlojuen mekanismoen arloan.
 
82. lerroa:
Hogei urterekin, 1723an, bere lehen pendulu- erlojua bukatu zuen, ia dena zurezkoa. Gaur egun Londresko Guidhall-en dago ikusgarri, Erlojugileen Elkarte Ohoragarriaren areto bakarreko museoan. Beste bi pendulu erloju ere landu zituen, 1715ean eta 1717an. Azken bi hauei dagokienez, lehenengoa ez bezala, penduluaren egitura galduta iritsi dira gaurdaino. Erloju hauen funtzionamendua taula baten bidez osagarritu zuen Harrisonek. Taula horretan, erlojuaren erabiltzaileak eguzki orduaren (edo “egiazko orduaren”) eta “batez besteko ordu artifizial baino erregularragoaren” arteko aldea kalkula zezakeen. Eguzki- orduaren eta batez besteko eguerdiaren arteko aldea gutxitu edo handitu egiten baita urtaroekin, eskala baten arabera. Zenbait aurrerapen egin zituen berak eginiko erlojuetan. Hasteko, piezak herdoiltzea ekiditeko, burdina edo altzairuaren erabilera baztertu zuen, eta metala beharrezkoa zen lekuetan latoia erabili zuen. Zurari dagokionez, haritzondoaren zura erabili zuen zenbait eremutan eta hazkunde geldiko haritza beste batzuetan. Eta olio engranajerik ez zuten behar bere erlojuek, azken hau delarik aurrerakuntza esanguratsuena. Bestetik, bi mekanismo berri sortu zituen: “arranparrilazko pendulua” eta “matxinsalto- ihesa”. Lehengoari dagokionez, pendulua bi metal ezberdinen zerrenda batzuk txandakatuz dago eginda; eta bigarrenari dagokionez, matxinsalto- ihesa erlojuaren tik-takak zenbatzen zituen pieza zen, eta honi intsektu saltari baten itxura eman zion. Erlojuek ez zuten egin segundo bat baino gehiagoko errorerik hilabete oso batean eta garai hartan  kalitate oneneko erlojuek ere egunean minutu baten aldea izaten zuten.
 
[[Fitxategi:Clock_that_changed_the_world_(H3)_-_Flickr_-_Tatters_❀.jpg|link=https://eu.wikipedia.org/wiki/Fitxategi:Clock_that_changed_the_world_(H3)_-_Flickr_-_Tatters_%E2%9D%80.jpg|thumb|294x294px|Harrisonen{{Apurtutako esteka|date=martxoa 2021 |bot=InternetArchiveBot |fix-attempted=yes }} H-3.]]
Halere, erloju hauek aurrerakuntzak ekarri arren, ez ziren izango longitudearen arazoari irtenbidea emango ziotenak. Azken finean, pendulu erlojuak ez baitira baliagarriak itsasoan.
 
89. lerroa:
<nowiki/><nowiki/>Bost urte eman zituen itsas erlojua lantzen. Erloju horri Harrisonen 1.a deitzen zaio, H- 1a. Ez zuen beste erlojuen itxurarik, letoiez egin zuen eta lau esfera zituen: ordua markatzen duen esfera, minutuak markatzen dituen esfera, segundoak markatzen dituen esfera eta hilaren egunak adierazten zituen esfera. Gaur egun Greenwicheko Itsas Museoan dago eta badabil gainera (egunero giltza emanez gero). Graham-engana eraman zuen erlojua 1735ean. Longitudeari buruzko Dekretuan azaldutakotik apur bat urrunduz Spithead-era eramateko agindua eman zioten almiranteek Harrisoni, Lisboara zihoan ''Centurion'' gudu- ontzian proba zezaten. Baina Proctor kapitainaren agintean zegoen ontzi hau, eta kapitaina hil egin zen itsasontzia porturatu zen momentuan, Harrisonen erlojuaren inguruan ezer idatzi aurretik. Handik lau egunera, ''Oxford'' ontziko kapitainak Harrison Ingalaterrara eramateko agindua jaso zuen. 1737ko ekainaren 30ean batu zen Longitude Batzordea erlojua epaitzeko, eta harrituta azaldu ziren guztiak. Baina halere Harrison bere lanarekiko kritiko agertu zen, eta lorpenak begien bistakoak baziren ere, konponketa batzuk egin behar zituela onartu eta  beste denbora neurgailu hobe bat egiteko proposamena bota zien batzordekideei. Hobekuntzetarako dirua jaso eta hurrengo erlojuaren lanketari ekin zion.
 
[[Fitxategi:Harrison_H4_chronometer.jpg|link=https://eu.wikipedia.org/wiki/Fitxategi:Harrison_H4_chronometer.jpg|thumb|Harrisonen{{Apurtutako esteka|date=martxoa 2021 |bot=InternetArchiveBot |fix-attempted=yes }} H-4 erlojua.]]
H- 2a landu zuen eta 1741eko urtarrilean aurkeztu zuen Batzordean. Bigarren honek “berdinago ibiltzeko” eta tenperatura konpentsatzeko mekanismo berriak bazituen ere, hau ez zen inoiz itsasoratu, Harrisonek erlojua aurkeztu bezain pronto eskatu baitzuen hirugarren bat egiteko baimena. Hemeretzi urte eman zituen H- 3a egiten, ordurako bere seme William-en laguntzaz. Berrikuntzetariko bat, zerrenda binmetalikoa deritzona, termostatoen eta tenperatura kontrolatzeko beste gailu batzuen barruan erabiltzen da gaur egun. Honek, arranparrilazko penduluak baino hobeto konpentsatzen ditu tenperatura aldaketak. Denbora neurgailuen barra formako balantzaigailuei ere gurpil forma eman zien hirugarren itsas- erloju honetan. 27kg zituen erlojuak (H-1ak baino zazpi kilo gutxiago eta H-2ak baino hamabi kilo gutxiago).