«Begoña M. Jugo»: berrikuspenen arteko aldeak

26 bytes added ,  Duela 7 hilabete
t
Paragrafoak antolatu indexa sortzeko
t (Kategoriak zuzendu)
t (Paragrafoak antolatu indexa sortzeko)
'''Begoña M. Jugo Orrantia''' Galdakaon jaio zen 1965eko Uztailaren 18an, familia oso euskaltzale batean. Bego Jugok oinarrizko ikasketa guztiak Galdakaoko Eguzkibegin egin zituen, ikastola sortu berri-berrian.
 
Txiki-txikitatik ere Andra Mari dantza taldeko dantzaria izan zen. Bilbo-Txurdinagako Gabriel Aresti Institutuan ikasi zuen Batxilergoa, D ereduaren lehen urteetan. Lerro euskaldunen abian parte hartu zuen Unibertsitatean ere.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Gabriel Aresti institutuko historia - Gabriel Aresti BHI|url=https://gabrielarestibhi.hezkuntza.net/eu/historia|aldizkaria=gabrielarestibhi.hezkuntza.net|sartze-data=2021-03-22}}</ref>
 
'''Unibertsitatean ikasle-irakasle'''
 
==== '''Unibertsitatean ikasle-irakasle''' ====
1988an Biologian lizentziatu zen [[Euskal Herriko Unibertsitatea|EHUn]]. 1986tik aurrera [[Udako Euskal Unibertsitatea|Udako Euskal Unibertsitateko]] Natur Zientziak saileko kidea izan zen, eta bertan Sailburu gisa aritu hiru urtez.
 
Ordutik zenbait irakasgai irakatsi izan ditu, gehienak lehen aldiz [[Euskara|euskaraz]]: Populazioen Genetika, Eboluzioaren Genetika, Genetika molekularra eta Eboluzio molekularra graduetan, eta Bioinformatika eta Genomika graduondokoetan.
 
==== Doktoregoa ====
EHUn eta Herbeeretako [[Utrecht|Utrecht-eko Unibertsitate]] prestigiotsuan egindako Doktorego-tesia 1998.ean aurkeztu zuen.
 
Immunogenetikan eta Transkriptomikan aditua da, eta beste ikerketa-lerroez gain, txertoen eta euren osagaien eragina animalia ereduetan ikertzen du egun.
 
Zortzi doktorego-tesi zuzendu ditu, horietatik bat “[[Koldo Mitxelena Saria|Koldo Mitxelena saria]]” , euskaraz egindako zientzietako tesirik hoberenari, saria jaso zuena. Beste hiru doktorego-tesi ari da zuzentzen.'''Kudeaketan'''
 
 
'''Kudeaketan'''
 
Kudeaketa postuetan ere aritu izan da EHUn; eta Euskara Zerbitzuko Zuzendari gisa jardun zuen 2009-2011n. Orduan argitaratu zen unibertsitate honetako lehen euskarazko liburuen katalogoa. Euskal komunitate zientifikoaren [[Inguma (datu-basea)|Inguma datu-basean]] berak egindako euskarazko ekarpen gehienak azaltzen dira.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Bego Jugo Orrantia :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea|url=https://www.inguma.eus/egilea/ikusi/bego-jugo-orrantia|aldizkaria=www.inguma.eus|sartze-data=2021-03-22}}</ref>
1.004

edits