Douglas Sirk: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robot: Cambios triviales
13. lerroa:
'''Douglas Sirk''' ([[1900]]eko [[apirilaren 26]]a; [[1987]]ko [[urtarrilaren 14]]a) [[zinema zuzendari]] [[alemania]]rra izan zen, ezaguna oso [[Hollywood]]en egin zituen filmei esker, batik bat [[1950eko hamarkada]]n.
 
== Bizitza ==
Sirken ponteko izena Hans Detlef Sierck zen eta [[Hamburgo]]n jaio zen. Gurasoek jatorri [[danimarka]]rra zuten, eta haurtzaroa [[Danimarka]]n eman zuen; gaztetan bueltatu zen [[Alemania]]ra. Unibertsitatean ibilita, antzerkiaren munduari lotu zitzaion [[1922]]an, [[Weimar Errepublika]]ren garaian, eta hainbat lan zuzendu zituen Hans gazteak. 1934an [[Universum Film AG|UFA]] (''Universum Film AG'') film ekoizpen etxearekin sinatu zuen, baina 1937an Alemaniatik hanka egin behar izan zuen arrazoi politikoengatik eta pertsonalengatik (emaztea [[judu]]tarra zen). [[Amerikako Estatu Batu]]etara ailegatu orduko, izena aldatu zuen. [[1942]]an Hollywood zen lanean: ''Hitler's Madman'' izan zen bere aurreneko lana, diktadorearen aurkako film anti-nazia.
 
[[1952]] eta [[1958]] bitartean [[Universal Studios]] film ekoizpen etxerako sortu zituen melodramek ospetsu egin zuten: ''Magnificent Obsession'', ''All That Heaven Allows'', ''Written on the Wind'', eta''Imitation of Life''. Ameriketako esperientzia alde batera lagata, [[Europa]]ra itzuli zen eta [[1970]] inguruan [[Alemania]]n egin zuen saiotxo batez aparte, ez zuen pelikula gehiagorik sortu. [[Lugano]]n hil zen [[1987]]an.
 
Sirken lanek ez zuten izan bere garaian behar besteko aitorpenik, gai hutsalak aztertzen bide zituztelakoan (emakume koittaduen arazoak edo familien liskarrak) eta begirada ez benetakoa eskaintzen zutelako (Sirken estiloa aipatu dute hemen eta, batik bat, koloreari ematen zion garrantzia). Baina [[1970]]etik aurrera eta [[Ingalaterra]]ko eta [[Frantzia]]ko [[zinema]]-kritikariek egindako azterketari esker, bestela hartua izan da Sirken filmografia, gizarte estatubatuarraren interpretazio oso kritikotzat alegia. Guretik denboran gertuagoko zinemagile askorengan eragin du Sirkek: [[Rainer Werner Fassbinder]], [[Quentin Tarantino]], [[Pedro Almodóvar]], eta bereziki [[Todd Haynes]], zeinaren ''Far from heaven'' ([[2002]]) erabat erlazionatua dagoen zuzendari alemaniarraren estiloarekin.
 
 
== Filmografia ==
[[Irudi:Film reel.svg|right|55px|]]
=== Film luzeak ===
68. lerroa:
 
 
=== Film laburrak ===
*''Zwei Genies'' (1934)
*''Der Eingebildete Kranke'' (1935)
75. lerroa:
*''Sylvesternacht'' (1977). Zuzendaritza konpartitua.
 
== Ikus, gainera ==
*''Far from Heaven'' (2002), [[Todd Haynes]] zuzendariaren lanak ''All That Heaven Allows'' filma du inspirazio iturri eta oinarri.
 
*''Polyester'' (1981), [[John Waters (zuzendaria)|John Waters]]. Watersek berak aitortu du Sirken eragina.
 
== Testu osagarriak ==
*[http://www.lib.berkeley.edu/MRC/melodramabib.html#sirk Douglas Sirk Bibliography] (via UC Berkeley)
*Klinger, Barbara. ''Melodrama and Meaning: history, culture, and the films of Douglas Sirk''. Bloomington, Indiana University Press, USA, 1994.
 
== Kanpo loturak ==
*[http://www.imdb.com/name/nm0802862/ "Douglas Sirk"], Internet Movie Data Base (IMDB)
*[http://www.dartmouth.edu/~germ43/resources/biographies/sirk-d.html "Douglas Sirk"], Dartmouth College course, "Exiles and Émigrés"
*[http://movies.yahoo.com/movie/contributor/1800065563 "Douglas Sirk"] Yahoo! Movies
*[http://entertainment.msn.com/celebs/celeb.aspx?mp=b&c=135093 "Douglas Sirk"] MSN Movies
*[http://weeklywire.com/ww/05-15-00/austin_screens_feature.html Austin Chronicle overview of Sirk's work and life]