Tsunami: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa Advanced mobile edit
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa Advanced mobile edit
51. lerroa:
== Kalteak==
[[File:Sri-lanka-train-04jan-2004.jpg|thumb|Tren iraulia [[2004ko Indiako ozeanoko lurrikara|2004ko tsunamiak]] eraginda [[Sri Lanka]]n.]]
Tsunami batek eragindako suntsiketa eta kalteak hiru faktoreren emaitza zuzena dira: [[uholde]]a, olatuen inpaktua egituretan eta eragindako [[higadura]]<ref name=Unesco/>. Pertsonak hondakinez betetako tsunami baten [[zurrunbilo]]etan harrapatuta daudenean, hiltzeko arrisku handia dute: itota, kolpe bat jasotzean edo traumatismo bat jasatean. Tsunamiek eragindako ur-laster bortitzek [[zubi]], [[dike]] eta bestelako [[eraikin]]n [[zimendu]]ak higa ditzakete, eta hauek eraitsi. Flotazioak eta arraste-indarrek eraginda, [[etxe]]ak mugitu eta [[bagoi]]ak irauli daitezke. Flotakinek ere kalte handiak eragin ditzakete. Horien artean, egitura ezberdinen aurka talka egitean jaurtigai arriskutsu bihurtzen diren [[itsasontzi]] eta [[ibilgailu]]ak daude. Tsunami ahulek ere kalteak eragin ditzakete portuetan, bertako ontzi eta azpiegituretan. Ontzietako erregai isuriek edo [[findegi]] ahulduek eragindako [[sute]]ek kalte handiak sor ditzakete, tsunamiak berak baino gehiago. Bigarren mailako beste kalte bat [[kutsadura kimiko]]a da, [[ur- zikin]] kanporatuen ondorioz gerta daitekeena. Gainera, [[FukushimaFukushimako istripu nuklearra|Fukushimako istripuaren]] auziaren ondoren, gero eta kezka handiagoa dago tsunamiaren eragin potentzialari buruz, uren atzerakadak [[plantazentral nuklear]]rak hozteko ur-hartuneak aurkitzen dituenean.
 
== Izandako tsunamiak ==