Dion Kasio: berrikuspenen arteko aldeak

No change in size ,  Duela 15 urte
t
Robot: Cambios triviales
t (robota Erantsia: ko:디오 카시우스)
t (Robot: Cambios triviales)
'''Dion Kasio''', [[latin]]ez ''Dio Cassius Cocceianus'' ([[165]] - [[229]]), erromatar historiagilea izan zen, nahiz eta liburuak grekoz idatzi. Izan ere, Bitinia probintzian jaio zen, non grekoa zen hizkuntza nagusia. Aita erromatar senataria zeukan ordea.
 
Administrazioan ere egin zuen lan. [[Komodo]]ren agintaldian senataria izan zen, eta Smyrna (gaur egungo Izmir ([[Turkia]])) hiriko gobernaria [[ Septimio Severo]]rekin. [[205]] inguruan Afrika eta Panonia probintzietako prokontsula izendatu zuten. [[Alexandro Severo]]k begikoa zuen, eta bigarren aldiz kontsula izendatu zuen, [[229]]an, [[Pretoriar Goardia]]k hil nahi zuen arren. Horren ondoren, herrira bueltatuta, bakean hil zen.
 
80 liburuetako [[Erroma]]ren gaineko historia egin zuen 22 urtetan. [[Erroma]]ko 983 urte ikertu zituen, [[Eneas]] Italiara iritsi zenetik K. o. 229 arte. [[Julio Zesar]] arte, gertaerak zerrendatzen baino ez du egiten. [[Komodo]]ren garaietatik are zehatzagoa da, berak ezagutu zituelako.
466.290

edits