Marie-Anne Pierrette Paulze: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Add 1 book for Wikipedia:Egiaztagarritasuna (20210319)) #IABot (v2.0.8) (GreenC bot
3. lerroa:
 
== Biografia ==
Jacques Villee Paulze aita ''Ferme Générale''-ko abokatua zen. Claudine Thoynet Paulze 1761 urtean hil zen, Mariek 3 urte zituela eta aitak komentu batean sartu zuen<ref name=":0" />. Hamairu urte zituela Amervalgo kondearen ezkontza proposamena jaso zuen. 50 urteko gizona zen<ref>{{erreferentzia|hizkuntza=|izenburua=Lavoisier in the year one : the birth of a new science in an age of revolution|url=https://archive.org/details/lavoisierinyearo0000bell|urtea=2005|abizena=Bell|izena=Madison Smartt|orrialdeak=|orrialdea=[https://archive.org/details/lavoisierinyearo0000bell/page/13 13]|argitaletxea=New York: W. W. Norton.|ISBN=9780393051551}}</ref>. Aitak ezkontzari uko egin nahi izan zion baina presio handiak jasan zituen, orduan bere lankide bati eskaini zion alaba, Antoine Lavoisier zen lankide hura. 1771ko abenduaren 16an ezkondu ziren, Mariek 13 urte zituen eta Antoinek 28<ref name=":0" />.
 
1775ean Antoine Lavoisierrek ''Ferme Générale'' utzi eta Parisko arsenalera joan zen [[bolbora]] administrari lana egitera<ref name=":0" />. Kimikarako zaletasuna beti izan zuen baina orduan aukera izan zuen laborategi bat egiteko. Marie ere asko zaletu zen eta senararren laborategian jarduera aktiboa izaten hasi zen. Antoneren lankideak ziren Jean Baptiste Michel Bucquet eta Philippe Gingembrek formakuntza sakona eman zioten. Lavisier bikoteak orduak pasatzen zituen laborategian. Mariek ikerketa zientifikoak itzultzen zizkion senarrari [[ingeles]]etik [[frantses]]era. Flogistoaren teoria bizirik zegoen garai hartan [[Richard Kirwan]]en ''Essay on Phlogiston and the Constitution of Acids'' lana itzuli zuen, bere iritzi kritikoa gehituz eta lanak zituen akats metodologikoak identifikatuz<ref name=":1">{{erreferentzia|hizkuntza=|izenburua=International Women in Science a Biographical Dictionary to 1950|urtea=2002|abizena=Haines|izena=Catharine M.C.|orrialdeak=167–168|orrialdea=|argitaletxea=Santa Barbara: ABC-CLIO.|ISBN=9781576075593}}</ref>.