Datagrama: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia: hu:Csomag (informatika)
t Robot: Cambios triviales
1. lerroa:
'''Datagrama''' edo '''IP datagrama''', [[konputagailu-sare]] batean iturburutik helburura heltzeko informazio guztia daraman oinarrizko datu-bloke ([[pakete]]) independentea. Datagrama baten egitura goiburu eremuaz eta datu eremuaz osatzen da.
 
== Sarrera ==
Sareko lan-estazio batek beste lan-estazio bati informazioa igorri nahi dionean, bidali nahi den mezua zati txikiagotan antolatzen du. Datu-bloke hauek helburuko lan-estazioaren [[IP]] helbidearekin doaz eta baita helburu makinan berriz ordenatzeko, dagokion hurrenkera zenbakiarekin ere. Honela paketeek bere bidaian ibilbide independenteak har ditzakete. Informazio hau datu-blokeak helburura heltzeko, bitarteko sareetatik zehar bideratzeko erabiltzen da. Gainera, aurrez ez da behar datu trukerik igorle eta hartzaileen artean ez eta garraio sarearekin ere, hau da konexiorik gabeko zerbitzuan lan egiten da.
 
Datu-bloke honi [[TCP/IP]] sare-mailan '''IP datagrama''' deitzen zaio. Datu-bloke izen asko dago, hauek kokatzen diren mailakatutako komunikazio arkitekturan araberakoak dira:
16. lerroa:
:*[[Kongestio]]ak ezin dira aurreikusi.
 
== Kapsulazioa ==
'''Datagramak''' zeharkatzen dituen sare desberdinen tramaren datu eremuan bidaiatzen du. '''Datagrama''' bat [[router]] bat zeharkatzen duenean, '''datagrama''' tramatik aterako da hurrengo sarearen tramaren barruan sartzeko. '''Kapsulazio''' prozedura honen bidez '''IP datagrama''' batek sare desberdinen zehar (punturik punturako sareak, [[ATM]], [[Ethernet]] eta [[Token Ring]]...) bidaiatzea posible du. '''IP datagrama''' berak ere datu eremu bat dauka, non goi-mailako geruzen paketeek bidaiatzen duten. Ikusi taula.
 
29. lerroa:
|}
 
== IP datagramaren eremuak ==
'''IP datagrama''' bat (4.bertsioa) eremu hauek ditu:
 
99. lerroa:
|}
 
* '''Bertsioa''' (4 bit). Datagrama sortzeko IP protokoloaren bertsioa. 1990-eko eta 2000-eko hamarkaden inguruan 4. bertsioa erabili da baina gutxi barru ([[2008]]-[[2009]]) 6. bertsioa ezartzeko asmoa dute da.
* '''HLEN''' (4 bit). 32 bitetako multiploetan adierazita, goiburukoaren tamaina. Gutxiengo balioa 5 da, hau da 160 bit = 20 byte.
* '''Zerbitzu mota'''. (8 bit) Fidagarritasuna eta abiadura konbinatzen dituzten aukerak ditu. Ondoren adierazten den moduan antolatuta:
110. lerroa:
* '''Guztizko luzera''' (16 bit). Datagrama osoaren (goiburukoa eta datuak) tamaina, bytetan adierazita. Gehienezko tamaina 65.536 byte da.
* '''Identifikazioa''' (16 bit). Helburu, iturburu helbideekin eta erabiltzen den protokoloarekin batera sare osoan datagrama identifikatzen du. Zatitutako datagrama balitz, zatikiek identifikazio eremuan balio bera eramango lukete.
* '''Banderak''' (3 bit). Lehenengo bita ez da erabiltzen.
:* '''MF'''. Zati gehiago geratzen direla adierazten du, azken zatiak ez dauka bit hau aktibatuta.
:* '''NF'''. Datagrama zatitzea debekatzen du. Helburuak zatiak uztartzeko gaitasunik ez duelako.
135. lerroa:
* [[Estranet]]
 
== Erreferentziak ==
* '''[[Andrew S. Tanenbaum]]''', ''Konputagailu-sareak'' (3. ed 2002), EHU ed.
 
== Kanpo loturak ==
Telekomunikazio Hiztegia: [http://www.telekomunikaziohiztegia.org www.telekomunikaziohiztegia.org ]
 
* {{eu}} [http://www.sc.ehu.es/acwreco2/TCP_IP_Sareak/TCPIPSareak.html TCP/IP-ri buruzko liburua]