Tsunami: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa Advanced mobile edit
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa Advanced mobile edit
46. lerroa:
 
Ozeano Barearen inguruko hiri askok, batez ere Mexikon, Perun, Japonian, Ekuadorren, Estatu Batuetan eta Txilen, [[alarma]] sistemak eta [[ebakuazio plan]]ak dituzte tsunamien kasuan. Munduko hainbat tokitako zenbait [[institutu sismologiko]]k tsunamiak aurreikusten dituzte, eta horien bilakaera [[satelite]]ek monitorizatzen dute. Tsunami baten etorreraz ohartarazteko lehen sistema, nahiko garatugabea, 1920ki hamarkadan jarri zuten proban [[Hawaii]]n. Ondoren, sistema aurreratuagoak garatu ziren 1946ko apirilaren 1eko eta 1960ko maiatzaren 23ko tsunamien ondorioz, suntsipen handia eragin zutenak [[Hilo (Hawaii)|Hilon (Hawaii)]]. Ameriketako Estatu Batuek Pazifikoko Tsunamien Alerta Zentroa (Pacific Tsunami Warning Center) sortu zuten 1949an, mundu mailako datu eta prebentzio sare baten parte izatera pasa zena 1965ean.
 
Tsunamien iragarpena oraindik ez da oso zehatza. [[Itsasikara]] handi baten [[epizentro]]a eta tsunami batek iristeko behar duen denbora kalkula daitezkeen arren, ia ezinezkoa da itsaspeko lurrazalaren mugimendu handirik izan den jakitea, tsunamiak sortzen dituztenak izanik. Horren guztiaren ondorioz, oso ohikoa izaten da alarma faltsuak jotzea. Gainera, sistema horietako batek ere ez du balio ezusteko tsunami baten aurka babesteko.
 
Batzuetan, itsasikara sortzaileak epizentroa kostaldetik oso gertu izan dezake eta, beraz, lurrikararen eta olatuaren arteko tartea oso txikia izango da. Kasu honetan, ondorioak suntsitzaileak dira, ez baitago denbora nahikorik ingurua ebakuatzeko, eta lurrikarak, berez, aldez aurretik nolabaiteko suntsiketa eta kaosa eragin du, eta, ondorioz, oso zaila da ebakuazio ordenatu bat antolatzea. Hori izan zen [[2004ko tsunamia]]ren kasua; izan ere, Indiako ozeanoan alerta-sistema egokia izan arren, agian ebakuazioa ez zen behar bezain azkarra izan.
 
<gallery>