Momir Pucarević: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «'''Momir Pucarević''' (serbieraz zirilikoz: Момир Пуцаревић) –Drmanovići, Nova Varoš udalerria, Serbiako Erresuma (egun,...»
(Ez dago alderik)

22:25, 17 martxoa 2021ko berrikusketa

Momir Pucarević (serbieraz zirilikoz: Момир Пуцаревић) –Drmanovići, Nova Varoš udalerria, Serbiako Erresuma (egun, Serbiako Errepublika); 1918-Livno, Kroaziako Estatu Independentea (egun, Bosnia-Herzegovinako Errepublika); 1942ko uztailaren 6- serbiar eta jugoslaviar partisanoa izan zen. 1942an borrokan hil zen eta gudaren ostean Jugoslaviako Herriaren Heroi titulua eman zioten.

Guda-aurreko bizitza

Pucarević Drmanovići herrian jaio zen erdi-mailako klaseko baserritarren familia batean. Lehen Hezkuntza Drmanovićin bertan hasi zuen, eta Bigarren Hezkuntza Nova Varošeko herrigunean egin zuen. Užicen Akademia Militarrean sartu zen, eta 1940an ingenieritzako lotinant gradua lortu zuen[1].

Partisanoa

Serbiako matxinada

1941ko uztailaren 7an okupazio alemaniarraren aurka matxinada hasterakoan[2], Zlatiborreko Destakamendu Partisanoaren kide egin zen Momir Pucarević. Matxinada honetan, herriaren parte hartze handia eman zen, Titok aitortu bezala, matxinatzeko tradizio handia baitzuen herriak; “azken 150 urteetan 39 matxinada hasi dituzte okupatzaile ezberdinen aurka”[3]. Matxinadak izan zuen hedapena kalkulatzeko, esan beharra dago uztailean hasi eta hila bukatu artean 68 polizia-komisaldegi suntsitu zituztela matxinoek[4] abuztuaren 15a arte 246 eraso egin zituztela[5], abuztu osoan 432 eraso egin zituztela[6] eta irailean 552 sabotai-eraso[7]. Gainera, kontuan izan behar da joera komunistako partisanoez gain, beste fakzio bat indarrean izan zela, txetniken fakzioa, errenditu ez ziren Jugoslaviako Armadako soldaduek Ravna Gora mendiaren inguruan sortutakoa, eta joera nazionalista serbiar eta monarkikokoa (erbesteko Gobernuaren aldekoa). Hala ere, txetnikek erresistentzia pasiboaren alde egin zuten “momentu egokiena iristearen zain”[5][8][9][10], zenbait egileren arabera, “matxinadara bultzadak eraman zituen”. Partisanoek txetnikek baino borrokalari gehiago zituzten, 40.000 Jože Pirjevecen arabera[11], eta 80.000 Velimir Vukšićen arabera (soilik 20.000 txetnik)[12]. Alemaniarren txostenek ere ziurtzat jotzen zuten matxinadaren buruan partisano komunistak zeudela[13][14].

Honez gain, partisanoek Serbia Mendebaldean (Zlatibor mendia dagoen tokian), Užice hiria erdigune, “Užiceko Errepublika” aldarrikatzea lortu zuten, hau da, hiriak eta lurraldea, biak zituen botere-gunea, praktikan “Estatu” gisa funtzionatzen zuena[15][16][17]. Errepublika partisano horretan, Jugoslavia berriaren ideiak ezarri ziren, hau da, herri bakoitzean “Herriaren Askapen Komiteak” ezartzen zituzten (Udal-talde partisanoak) botere-gune moduan[11], Alderdi Komunista boterearen gune gakoetan ezarri zuten eta neurri bereziak ere hartu zituzten: zerga progresiboak, soldaten igoera, eskola- eta trenbide-sistemaren arautzea, nazionalizazioak eta are Banketxe Zentralaren gaineko kontrola[11][18][19]. Guztira, matxinadaren garairik onenean, partisanoek, Jože Pirjevecen arabera, 19.000 kilometro karratu eta 300.000 biztanle barnebiltzen zituen zonaldea kontrolatzea lortu zuten[11].

1941ko azaroaren 25ean, alemaniarrek ofentsiba berri bat hasi zuten Užiceko Errepublikaren aurka[20]. Azaroaren 27an alemaniarrak Čačaken sartu ziren[20], eta abenduaren 3an Užicen[21]. 1941ko abenduan, alemaniarren ofentsiba puri-purian zegoela, Zlatiborreko Destakamendu Partisanoaren komandante izendatu zuten Pucarević, eta 1942ko hasieran, Zlatiborreko Lehen Batailoi Partisanoaren komandante[1]. Zlatiborreko unitate militar honek gogor bukatu zuen 1941ko bukaeran, Jože Pirjevecen arabera, “Užice eta Zlatibor inguruko borroketan mila bat borrokalari galdu zituzten partisanoek”[22].

1941ko bukaeran alemaniarrek matxinada garaitu egin zuten Užiceko Errepublika desegin ostean, armada partisanoa egun batzuez Pucarevićen jaioterri zen Sandžak eskualdean gorde zen[22][23], nahiz eta hemen ere inguratuta zegoen (Serbiatik alemaniarrak, Montenegrotik italiarrak, Hegoaldetik albaniarrak eta bertan eskualdean txenikak eta milizia musulmanak).

Bosnian

1941-1942ko urte aldaketarekin batera, Serbian matxinada zapaldua izan ostean, partisanoen armadak Bosniara egin zuen, eta gudaren hurrengo urteetan Bosniako zein Kroaziako krajinetan ezarri zuen zentrua. Bosniara joatearekin batera, aldaketa batzuk izan ziren partisanoen armadan; Brigada Proletarioak sortu zituzten, soilik Jugoslaviako Alderdi Komunistako alderdikideek osatutakoak eta Jugoslavia osoan zehar “Mugikorrak” izango zirenak –eskualdeari lotutako gerrillariaren ereduaz haratago-, brigada hauek tokiko brigaden gaineko hierarkia izango zuten; eta bestetik “lan-banaketa” ezarri zuten armadan (brigada bereziak)[24][25].

Momir Pucarevićek armada partisanoarekin batera Bosniara egin zuen, pentsatzekoa da Pucarević bezalako espereintziadun militarrak garrantzitsua izan zirela partisanoak gerrilla erdi-espontaneo huts batetik armada-tankerako zenbait ezaugarri (hierarkia handiagoa eta zentralizatuagoa, diziplina handiagoa, brigaden antolaketa zorrotza, brigada bereziak, kanpaina-erietxeak) zituen armada bihurtzeko orduan. Uztailean, Livno herrian Ardatzak (alemaniar eta italiar okupatzaileek zien ustashek) zuten gotorleku batzuk suntsitzea eskatu zioten Pucarevićen batailoiari. Partisanoek livnotarren babesarengan konfidantza zuten (Marko Attila Hoareren arabera, Livno zen kroaziar etniako kideak masan partisanoekin bat egin zuten Bosniako toki apurretako bat)[26][27]. Gainera, kontuan izan behar dugu Livno zentro ekonomiko garrantzitsu bat zela, bauxita-meatzeak zituelako[35].

Momir Pucarević bataila horretan zauritua eta hila izan zen[1]. Uztailaren 29 eta 30 artean ustashek ehundaka serbiar hil zituzten Livnoko zonaldean. Abuztuaren 3an[25] edo 5ean Livno partisanoek askatua izan zen[28][29], bertan 700 bat ustasha preso egin zituztelarik[30]; eta gudan zehar partisanoen zentro politko bat izan zen[31]. Livno askatzearekin batera, eraso-kanpaina honen ostean, partisanoek Prozor, Duvno, Livno, Konjic, Ključ, Mrkonjić Grad and Jajce askatu zituzten[32].

Oroimena

1951ko abenduaren 20an, Jugoslaviako Herri-Errepublika Federalaren parlamentuaren erabaki baten bidez, Jugoslaviako Herriaren Heroi gisa aintzatetsi zuten Momir Pucarević[1].

Nova Varošeko Akmačići herrian eskola bati Pucarevićen izena jarri zioten eta Belgradeko Surčin auzoan kale batek bere izena darama.

Erreferentziak

  1. a b c d (Serbokroazieraz) ASKOREN ARTEAN. (1982). Народни хероји Југославије (Jugoslaviako Herriaren Heroiak). Belgrad, Titograd eta Ljubljana: Народна књига (Herriaren Liburua), Побједа (Garaipena) eta Partizanska knjga (Liburu partisanoa).
  2. Matxinadaren hasieratzat Serbia Iparraldeko Bela Crkva herrian gertatutako tiroketa bate maten du historiograiak. Hala ere, ekainean jada komunistek nolabaiteko sabotaiak egin zituzten. PRUSIN, Alexander: Serbia under the Swastika. A World War II Occupation. University of Illinois Press. AEB, 2017, 76. or.
  3. (Ingelesez) PIRJEVEC, Jože. (2018 [2011]). Tito and his comrades.. Wisconsin (AEB): University of Wisconsin Press, 70 or..
  4. (Ingelesez) PRUSIN, Alexander. (2017). Serbia under the Swastika. A World War II Occupation. AEB: University of Illinois Press, 76 or..
  5. a b (Ingelesez) TOMASEVICH, Jozo. (2001). War and revolution in Yugoslavia, 1941-1945. Occupation and Collaboration. Stanford (AEB): Stanford University Press, 178 or..
  6. (Ingelesez) TREW, Simon. (1998). Britain, Mihailović and the Chetniks, 1941-1942. 62, Palgrave Macmillan or..
  7. (Ingelesez) PRUSIN, Alexander. (2017). Serbia under the Swastika. A World War II Occupation. AEB: University of Illinois Press, 93 or..
  8. (Ingelesez) «NIKOLIĆ, Kosta eta STAMBOLIJA, Nebojša: “Royalist Resistence in Yugoslavia during the Second World War (9-36 orr.)”» Istorija XX. veka (XX. mendearen historia) 36-2 zkia.: 15..
  9. (Ingelesez) MILAZZO, Matteo J.. (2019). The Chetnik Movement and the Yugoslav Resistance. Baltimore (AEB): Johns Hopkins University Press, 31 or..
  10. (Ingelesez) PETROVIĆ, Aleksandar. (2011). The Transformation of Mihailović’s Chetnik Movement: From Yugoslav Royalist Forces to Serb Nationalist Guerrillas. Simon Fraser Unibertsitatea (Doktorego-tesia), 89 or..
  11. a b c d (Ingelesez) PIRJEVEC, Jože. (2018 [2011]). Tito and his comrades. University of Wisconsin Press. Wisconsin (AEB), 75 or..
  12. (Ingelesez) VUKŠIĆ, Velimir. Tito’s Partisans 1941-1945. Osprey Publishing, 10-11 orr or..
  13. (Ingelesez) MILAZZO, Matteo J.. (2019). The Chetnik Movement and the Yugoslav Resistance. Baltimore (AEB): Johns Hopkins University Press, 38-39 or..
  14. Txetniken fenomenoa ikasi zuten ikerlariek, Simon Trewk esaterako, ere matxinadaren kontrola komunistek zutela baieztatzen dute. TREW, Simon: Britain, Mihailović and the Chetniks, 1941-1942. Palgrave Macmillan. Erresuma Batua, 1998, 60-61. orr.
  15. (Ingelesez) PRUSIN, Alexander. (2017). Serbia under the Swastika. A World War II Occupation. AEB: University of Illinois Press, 82 or..
  16. (Ingelesez) PIRJEVEC, Jože. (2018 [2011]). Tito and his comrades. Wisconsin (AEB): University of Wisconsin Press, 73 or..
  17. (Ingelesez) GLENNY, Misha. (2012). The Balkans. Nationalism, War and the Great Powers. 1804-2012. Toronto: Anansi Press, 490 or..
  18. (Ingelesez) PRUSIN, Alexander. (2017). Serbia under the Swastika. A World War II Occupation. University of Illinois Press, 83 or..
  19. (Ingelesez) GLENNY, Misha. (2012). The Balkans. Nationalism, War and the Great Powers. 1804-2012. Toronto: Anansi Press, 487 or..
  20. a b (Ingelesez) PRUSIN, Alexander. (2017). Serbia under the Swastika. A World War II Occupation. University of Illinois Press.
  21. (Ingelesez) PRUSIN, Alexander. (2017). Serbia under the Swastika. A World War II Occupation. AEB: University of Illinois Press, 99 or..
  22. a b (Ingelesez) PIRJEVEC, Jože. (2018 [2011]). Tito and his comrades. Wisconsin (AEB): University of Wisconsin Press, 79 or..
  23. (Ingelesez) PRUSIN, Alexander. (2017). Serbia under the Swastika. A World War II Occupation. AEB: University of Illinois Press, 100 or..
  24. (Ingelesez) RAMET, Sabrina; LISTHAUG, Ola. (2011). «HOARE, Marko Attila: “The Partisans and the Serbs” (201-221 orr.)» Serbia and the Serbs in World War Two. New York: Palgrave Macmillan, 211 or..
  25. a b (Ingelesez) PIRJEVEC, Jože. (2018 [2011]). Tito and his comrades. Wisconsin (AEB): University of Wisconsin Press, 81-82 or..
  26. (Ingelesez) HOARE, Marko Attila. (2013). The Bosnian Muslims in the Second World War. Oxford/New York: Oxford University Press, 28 eta 39 or..
  27. (Ingelesez) REDŽIĆ, Enver. (2005). Bosnia and Herzegovina in the Second World War. Frank Cass, 230-231 or..
  28. (Ingelesez) HOARE, Marko Attila. (2013). The Bosnian Muslims in the Second World War. Oxford/New York: Oxford University Press, 38-39 or..
  29. (Ingelesez) REDŽIĆ, Enver. (2005). Bosnia and Herzegovina in the Second World War. AEB/Kanada: Frank Cass, 31 or..
  30. (Ingelesez) TREW, Simon. (1998). Britain, Mihailović and the Chetniks, 1941-1942. Palgrave Macmillan, 275 or..
  31. Txetniken fenomenoa atertzen duten ikerlarien arabera ere, Livno partisanoen zentru politiko garrantzitsua zen, han partisanoek erabateko nagusigoa zuten. Ikus, adibidez MILAZZO, Matteo J.: The Chetnik Movement and the Yugoslav Resistance. Johns Hopkins University Press. Baltimore (AEB), 2019, 56., 95-96. eta 116. or.; eta TREW, Simon: Britain, Mihailović and the Chetniks, 1941-1942. Palgrave Macmillan. Erresuma Batua, 1998, 273. eta 275. orr.
  32. (Ingelesez) REDŽIĆ, Enver. (2005). Bosnia and Herzegovina in the Second World War. Frank Cass, 228 or..

Kanpo estekak