Christian Doppler: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia: ht:Christian Doppler
t Robot: Cambios triviales
1. lerroa:
[[Irudi:Cdoppler.jpg|thumb|right|thumb|180px|Christian Doppler]]
'''Johann Christian Andreas Doppler''' ([[1803]]ko [[Azaroaren 29]], – [[1853]]ko [[Martxoaren 17]]) [[matematikari]] eta [[fisikari]] [[austria]]rra izan zen, gaur egun [[doppler efektu]] moduan ezagutzen dugunaren hipotesia plazaratzeagatik delarik famatua, zeina iturriarekiko mugitzen ari den behatzaile batek [[uhin]] baten [[maiztasun]] eta [[uhin-luzera]]ren neurketetan duen itxurazko aldaketa den.
 
== Bizitza ==
 
Christian Doppler [[Salzburg]]en jaio zen, aita igeltseroa zuelarik. Dena dela, ezin izan zuen azken honen bidea jarraitu, bere forma fisiko kaxkarra zela eta. Institutua bukatzean, astronomia eta matematika ikasi zituen [[Viena]] eta [[Salzburg]]en eta Pragako Eskola Politeknikoan (Gaur egun, Unibertsitate Tekniko Txekiarra) hasi zen lanean, non matematika eta fisikako irakasle titular moduan [[1841]]etik aritu zen.
 
Urtebete beranduago, 39 urterekin bere lanik aipagarriena argitaratu zuen, [[Doppler efektu]]aren gainean (esate baterako, arin pasatzen ari den ibilgailu baten soinu aldaketa). [[Praga]]n irakasle modura egon zen denboran, fisika, astronomia eta matematikari buruzko 50 artikulu baino gehiago kaleratu zituen.
11. lerroa:
 
Biriketako gaixotasun baten ondorioz hil zen [[1953]]ko [[Martxoaren 17]]an [[Venezia]]n 49 urte zituela.
 
 
[[Kategoria:Fisikariak|Doppler,Christian]]