Adela Milčinović: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Aldaketa txikiak
4. lerroa:
 
== Gazte aroa ==
[[Sisak]] hirian jaio zen, ama Ludmilak ezkontzatik kanpo mundura emana, '''Adela Kamenić''' izenarekin. Momentu horretan [[Austria-Hungariako Inperioa|Austrohungariar Inperioaren]] pe zegoen Sisak, eta han ikasi zuen [[Lehen hezkuntza|Lehen Hezkuntza]], [[Neska-eskola|nesken eskola]] batean, [[1892]] inguruan bukatu zuelarik<ref name=":0">{{erreferentzia|urtea=2006|izenburua=A biographical dictionary of Women’s Movements and Feminisms. Central, Eastern and South Eastern Europe, 19th and 20th Centuries. Budapest/New York|argitaletxea=CEU Press|orrialdea=340|hizkuntza=en|abizena1=DE HAAN|abizena2=DASKALOVA|abizena3=LOUTFI|izena1=Francisca|izena2=Krassimira|izena3=Anna|atala=JAKOBOVIĆ FRIBEC, Slavica: “MILČINOVIĆ, Adela (1878-1968)” (340-342 orr.)|argitaratze-lekua=Budapest/New York}}</ref>. [[Irakasle]] izateko ikasi zuen [[Zagreb|Zagrebeko]] [[Moja|Karitatearen Ahizpen komentuan]] (garai horietan [[Goi hezkuntza|goi-hezkuntzako]] emakumeen eskola bakarra, [[1888|1888ko]] lege berria arte [[Kroazia|Kroazian]] emakumeak hezteko legezko baimena zuen [[Bigarren Hezkuntzako Institutu|bigarren hezkuntzako eskola]] bakarra, eta berriak sortu arte urte batzuk pasa behar ziren<ref name=":0" />), eta [[1896|1896an]] lortu zuen. [[1899|1899an]] [[Andrija Milčinović]] deitutako [[gizon]] batekin, irakaslea berau baita, ezkondu zen eta [[abizen]] berria hartu zuen. Ezkondu ostean Kroaziako [[Zdenci (Kroazia)|Zdenci]] herrian bizi ziren denbora batez (Andrija irakasle zen han)<ref name=":0" />.
 
[[1900|1900an]] [[Domaće ognjište (Etxe-lurraldea)|''Domaće ognjište'' (''Etxe-lurraldea'')]], [[Kroaziako Emakume Irakasleen Elkarteak]] atera zuen [[Aldizkari|aldizkarian]] idazten hasi zen. Han emakumeen egoerari buruz idazten zuen batik bat. Aldizkari horretan zituen artikuluetan, [[Slavica Jakobović Fribec]] irakasleak esaten digun moduan, orduko Kroaziako [[Publiko (argipena)|bizitza publikoan]] emakumeek zuten presentzia eskasa salatzen zuen, bere “estetika berriaren” proposamena eginez<ref name=":0" />.
11. lerroa:
 
=== Alemaniako urteak ===
[[1902|1902an]] Milčinović eta [[Andrija Milčinović|senarra]] [[Alemaniar Inperioa|Alemaniara]] joan zen bizitzera, [[Hanburgo|Hamburgen]] eta [[Munich|Munichen]] bizi ziren<ref name=":1">{{erreferentzia|abizena=LEKSIKOGRAFSKI ZAVOD MIROSLAV KRLEŽA|izenburua=Hrvatska enciklopedija, mrežno izdanje (Kroaziar entziklopedia, sareko edizioa)|hizkuntza=sh|itzulpena-atala=ASKOREN ARTEAN: “Milčinović, Adela”|url=https://www.enciklopedija.hr/natuknica.aspx?id=40832|artikulua=ASKOREN ARTEAN: “Milčinović, Adela”}}</ref>. Alemanian bere [[Idazle|jardun literarioa]] hasi zuen. Lehen liburua senarrarekin batera idatzi zuen: ''Pod Branom'' (''Tiropean'' edo, figuratua, ''Jasapean'') [[ipuin]] laburren izan zen, [[1903|1903an]]. Jada bilduma horietan “gerora Milčinovićen kezka izango ziren gaiak jada aisa agertzen ziren: [[Emakume|"emakume]] bakartiak eta [[Patriarkatu|sexuen arteko zanga]] gaindiezina” [[Dunja Detoni-Dujmić|Dunja Detoni-Dujmićen]] hitzetan<ref name=":2">{{erreferentzia|izena=Celia|abizena=HAWKESWORTH|urtea=2001|izenburua=A History of Central European Women’s Writing.|argitaletxea=Palgrave Macmillan|orrialdea=190|hizkuntza=en|atala=DETONI-DUJMIĆ, Dunja: “Croatian Women Writers to Second World War” (182-198. orr.)|argitaratze-lekua=Londres}}</ref>. Alemanian zegoela, [[Zagreb|Zagrebeko]] [[Narodne novine (Nazioaren berriak)|''Narodne novine'' (''Nazioaren berriak'')]] [[Egunkari|egunkarian]] arte- eta [[Literatura kritika|literatur-kritika]] idazten zuen<ref name=":0" />. Kazetari moduan [[Langile klase|langileen]] eta batez ere langile klaseko emakumeen bizi-baldintzak deskribatu zituen, adibiez Hamburgeko [[Altona (Hanburgo)|Altona]] auzoan<ref name=":3">{{erreferentzia|urtea=2006|argitaletxea=Kroaziako Zientzia eta Arteen Akademia eta Spliteko Literatur Zirkulua|orrialdea=282|hizkuntza=sh|url=https://hrcak.srce.hr/file/108814|aldizkaria=Dani Hvarskoga kazališta : Građa i rasprave o hrvatskoj književnosti i kazalištu (Hvarreko antzerkiaren egunak: Kroaziar literaturaren eta antzerkiaren garapena)|liburukia=32|zenbakia=1|atalaartikulua=BOGNER ŠABAN, Antonija: “Uspjeh gospodina Crownenshielda” (“Crownenshield Anderearen Arrakasta”) (280-296. orr.)|argitaratze-lekua=Split}}</ref>. Zeinbait iturriren arabera, [[Leipzig|Leipzigen]] [[irakasle]] izan zen<ref name=":1" />.
 
=== Zagrebera buelta eta idazle gisa arrakasta ===
[[1904|1904an]] [[Zagreb|Zagrebera]] itzuli zen, [[Andrija Milčinović|senarrak]] Arte eta Lanbideen Museoan lana topatuta. Han [[Idazle|idazten]] jarraitu zuen, jada berak bakarrik idatzi zituen lanak: adibidez, [[1904|1904an]] ''Naše ženske škole i kako nam koriste'' (''[[Nesken eskola]] gurea eta dakarzkigun onurak'') [[saiakera]] idatzi zuen, [[Emakumeen eskubideak|emakumeen]] hezkuntzaren alde eginez eta hezkuntza hau [[Klerikalismo|klerikalismotik]] askatzea ekatuz (gogoan izan behar dugu Milčinovićek ikasi zuen garaian, emakumeek ikasteko modu bakarra [[komentu]] batean ikastea zela)<ref name=":0" />. [[1905|1905ean]] ''Ivka'' [[ipuin]] laburren bilduma idatzi zuen, ipuin hauen zentrua [[Eguneroko bizitza|emakumeen bizitza]] zen, [[Patriarkatu|etxearen, familia haztearen eta elizaren artean zegoena,]] Milčinovićek [[Emakumeen eskubideak|bizitza horrekin haustea]] ekatzen zuen<ref>{{erreferentzia|urtea=2006|izenburua=A biographical dictionary of Women’s Movements and Feminisms. Central, Eastern and South Eastern Europe, 19th and 20th Centuries.|argitaletxea=CEU Press|orrialdeak=340-341|hizkuntza=en|abizena1=DE HAAN|abizena2=DASKALOVA|abizena3=LOUTFI|izena1=Francisca|izena2=Krassimira|izena3=Anna|atala=JAKOBOVIĆ FRIBEC, Slavica: “MILČINOVIĆ, Adela (1878-1968)” (340-342 orr.)|argitaratze-lekua=Budapest/New York}}</ref>. [[Antonija Bogner Šaban]] [[Literatura kritika|kritikoaren]] arabera, bere lanetan “[[Paisaia|baserriguneko]] [[irakasle]] bakartiak, hauen emozioak eta [[Espiritu|bizitza izpirituala]], emakumeen [[Atsekabe|sufrimendua]] eta [[itxaropen]] eza eta emakume eta gizonen arteko komunikazio falta eta gaizki-ulertzeak bere [[Literatura|literatur]] ibilbide osoko konstante bat ziren”<ref>{{erreferentzia|urtea=2006|argitaletxea=Kroaziako Zientzia eta Arteen Akademia eta Spliteko Literatur Zirkulua|orrialdea=281|hizkuntza=sh|url=https://hrcak.srce.hr/file/108814|aldizkaria=Dani Hvarskoga kazališta : Građa i rasprave o hrvatskoj književnosti i kazalištu (Hvarreko antzerkiaren egunak: Kroaziar literaturaren eta antzerkiaren garapena),|liburukia=32|zenbakia=1|atalaartikulua=BOGNER ŠABAN, Antonija: “Uspjeh gospodina Crownenshielda” (“Crownenshield Anderearen Arrakasta”) (280-296. orr.)|argitaratze-lekua=Split}}</ref>. Urte horretan bertan beste saiakera bat idatzi zuen, ''Naše hrvatske spisateljice'' (''Gure emakumezko [[kroaziar]] idazleak''), lan honetan kroaziar emakumezko idazleak aldarrikatzen zituen. Ildo horretan, 1906an ''Dragojla Jarnevićeva, živopisna studija'' (''[[Dragojla Jarnević]], ikerketa biografikoa'') [[XIX. mendea|XIX mendeko]] kroaziar idazle baten [[biografia]] atera zuen<ref name=":4">{{erreferentzia|urtea=2006|izenburua=A biographical dictionary of Women’s Movements and Feminisms. Central, Eastern and South Eastern Europe, 19th and 20th Centuries.|argitaletxea=CEU Press|orrialdea=341|hizkuntza=en|abizena1=DE HAAN|abizena2=DASKALOVA|abizena3=LOUTFI|izena1=Francisca|izena2=Krassimira|izena3=Anna|aldizkaria=JAKOBOVIĆ FRIBEC, Slavica: “MILČINOVIĆ, Adela (1878-1968)” (340-342 orr.)|argitaratze-lekua=Budapest/New York}}</ref><ref>{{erreferentzia|izena=Celia|abizena=HAWKESWORTH|urtea=2001|izenburua=A History of Central European Women’s Writing|argitaletxea=Palgrave Macmillan|orrialdeak=118-119|hizkuntza=en|atala=ZEČEVIĆ, Divna: “Women’s  Writing in XIXth-Century in Croatia” (110-121. orr.)|argitaratze-lekua=Londres}}</ref>.
 
[[1912|1912an]] Adela Milčinovićek bere lanik ezagunena idatzi zuen, ''Bez sreće (Zorterik gabekoa'' edo ''Zorigaitzekoa)'' [[Antzerki|antzez-lana]]. Lan honen gaia [[ezkontza]] barneko eta kanpoko harremanak eta [[Sexu erakarpen|erakarpena]] izan ziren, [[Gizarte klase|klase sozial]] ezberdinetako pertsonen arteko “[[Ménage à trois|maitasun hiruki]]” bat zen [[Patriarkatu|trama zentrala, non emakumeen azpiraketa]] eta [[Desberdintasun sozial|klase sozialen arteko distantzia]] kritikatzen zuen''. Bez sreće'' garaian oso ezaguna izan zen, [[Zagreb|Zagreben]], [[Belgrad|Belgraden]], [[Skopje|Skopjen]], [[Praga|Pragan]] eta [[Chicago|Chicagon]] antzeztu zuten; hain arrakasta handia izan zuen, ezen [[30eko hamarkada]] arte izan zela antzeztokietan<ref name=":4" />; eta zenbait kritikoko [[Lev Tolstoi|Tolstoi]] berarekin ere konparatu zuten<ref name=":2" />.
32. lerroa:
[[20ko hamarkada|20ko hamarkadan]] talde [[Emakumeen sufragismoa|sufragista]] eta [[Feminismo|feminista]] ezberdinetan militatu zuen Adela Milčinovićek, adibidez 1919ko [[Urtarril|urtarrilean]] Zagreben<ref>Jelena Batinićen zein Thomas Emmert arabera, talde hau Belgraden sortu zen. BATINIĆ, Jelena: ''Women and Yugoslav Partisans. A History of World War II Resistance''. Cambridge University Press. AEB, 2015, 81-82. orr.; eta EMMERT, Thomas: “Ženski Pokret: The Feminist Movement in Serbia in the 1920es” in RAMET, Sabrina eta MAGAŠ, Branka: ''Gender Politics in the Western Balkans'' (33-50 . orr.). Pennsylvania State University Press. Pennsylvania (AEB), 1999, 36. or. Hala ere, Slavica Jakobovićen arabera, Belgraden “Emakumeen Batasun Nazionala” deitutako ''beste talde bat'' sortu zen (aurretik zegoen Serbiar Emakumeen Batasun Nazionalaren oinordekoa), “Serbiar, Kroaziar eta Esloveniar Emakumeen Batasun Nazionala” Zagreben sortu zelarik. JAKOBOVIĆ FRIBEC, Slavica: “MILČINOVIĆ, Adela (1878-1968)” (340-342 orr.) in DE HAAN, Francisca; DASKALOVA, Krassimira eta LOUTFI, Anna: ''A biographical dictionary of Women’s Movements and Feminisms. Central, Easternt and South Eastern Europe, 19th and 20th Centuries''. CEU Press.Budapest/New York, 341 or. Laster bi erakundeak fusionatu egin ziren “Serbiar, Kroaziar eta Esloveniar Emakumeen Batasun Nazionala” izenaren pean (beraz Zagreb zein Belgrade, agian biak har ditzakegu sorrera-hiritzat). Erakundeak 1929an ziena aldatu zuen eta “Jugoslaviako Emakumeen Batasun Nazionala” deitzera pasa zen (urte horretan, Esttua bera, ofizialki “Serbiarren, Kroaziarren eta Esloveniarren Erresuma” deitzetik “Jugoslaviako Erresuma” deitzera pasa zen).</ref> sortu zen [[Serbiar, Kroaziar eta Esloveniar Emakumeen Batasun Nazionala|''Narodni ženski savez Srpkinja, Hrvatica i Slovenkinja'' (Serbiar, Kroaziar eta Esloveniar Emakumeen Batasun Nazionala)]] erakundean<ref name=":6">{{erreferentzia|urtea=2006|izenburua=A biographical dictionary of Women’s Movements and Feminisms. Central, Easternt and South Eastern Europe, 19th and 20th Centuries|argitaletxea=CEU Press.|orrialdea=342|hizkuntza=en|abizena1=DE HAAN|abizena2=DASKALOVA|abizena3=LOUTFI|izena1=Francisca|izena2=Krassimira|izena3=Anna|atala=JAKOBOVIĆ FRIBEC, Slavica: “MILČINOVIĆ, Adela (1878-1968)” (340-342 orr.)|argitaratze-lekua=Budapest/New York}}</ref><ref name=":7">{{erreferentzia|urtea=2006|izenburua=Dani Hvarskoga kazališta : Građa i rasprave o hrvatskoj književnosti i kazalištu (Hvarko antzerkiaren egunak: Kroaziar literaturaren eta antzerkiaren garapena)|argitaletxea=Kroaziako Zientzia eta Arteen Akademia eta Spliteko Literatur Zirkulua|orrialdea=283|hizkuntza=sh|liburukia=32|zenbakia=1|atala=BOGNER ŠABAN, Antonija: “Uspjeh gospodina Crownenshielda” (“Crownenshield Anderearen Arrakasta”) (280-296. orr.)|argitaratze-lekua=Split}}</ref>; iturri batzuen arabera, erakunde horretako idazkaria ere izan zen<ref name=":1" />. Milčinovićek [[Sufragio unibertsal|emakumeen bozka-eskubidea]] defendatu zuen ([[Jugoslaviako Erresuma|Jugoslaviako]] Konstituzioan ez zen bat-batean onartzen eta “etorkizunean garatu beharreko lege baten esku” uzten zen eskubide hau), eta horrez gain h[[Zaintza (argipena)|aurren zaintzaren]] gainean ere interes handia erakutsi zuen.
 
Garai horietan, Jugoslaviako emakumeen mugimendua bi korrontetan zatituta zegoen, ade batetik [[Feminismo|feminista]] “generikoak”, [[Gizarte klase|klase]] guztietako [[Ahizpatasun|emakumeak bildu nahi zituztenak]] eta jada aintzatetsitako [[Eskubide|eskubideak]] handitzearen ([[Genero-parekotasun|gizonezkoenekin parekatzearen]]) ikuspegi batetik abiatzen zirenak, eta beste alde batetik [[Sozialismo|sozialistak]], [[Langile klase|langile mugimenduari]] eta [[Marxismo|marxismoari]] lotuta, emakumeen askapena [[Iraultza|langile iraultzarekin]] lotzen zutenak<ref>Banaketa hau ezartzen lehena Jovanka Kecman izan zen, Kecman tradizio marxistari atxiki zitzaion emakumeen mugimenduan joera “feminista-burgesa”(klase guztiakelkartu nahi zituena) eta “sozialista” (langile mugimenduko emakumeak antolatu nahi zituena) bereiztean. KECMAN, Jovanka: ''Žene Jugoslavije u radničkom pokretu i ženskim organizacijama''. Narodna knjiga (Herriaren liburua). Belgrad, 1978. Afera honi buruz gehiago jakiteko ikus baita ere (Kecmanen kategorizazioak guztiz partekatzen ez badituzte ere): BATINIĆ, Jelena: ''Women and Yugoslav Partisans. A History of World War II Resistance''. Cambridge University Press. AEB, 2015, 75-90. or.; JALUŠIČ, Vlasta: Women in Interwar Slovenia” RAMET, Sabrina eta MAGAŠ, Branka: ''Gender Politics in the Western Balkans'' (51-66 . orr.). Pennsylvania State University Press. Pennsylvania (AEB), 1999; eta EMMERT, Thomas: “Ženski Pokret: The Feminist Movement in Serbia in the 1920es” in RAMET, Sabrina eta MAGAŠ, Branka: ''Gender Politics in the Western Balkans'' (33-50 . orr.). Pennsylvania State University Press. Pennsylvania (AEB), 1999; eta JANCAR, Barbara: “Women in the Yugoslav National Liberation Movement: An Overview” (143-164. orr.) in ''Studies in Comparative Communism'', 142. zkia., 1981, 146-148, orr.</ref>. Milčinovićek parte hartzen zuen Emakumeen Batasun Nazionala lehen ildokoa zen<ref name=":8">{{erreferentzia|izena=Jelena|abizena=BATINIĆ|urtea=2015|izenburua=Women and Yugoslav Partisans. A History of World War II Resistance|argitaletxea=Cambridge University Press|orrialdeak=81-82|hizkuntza=en|argitaratze-lekua=AEB}}</ref>. [[Jelena Batinić|Jelena Batinićen]] arabera, Serbiar, Kroaziar eta Esloveniar Emakumeen Batasun Nazionala “talde ezberdinen aliantza handi edo [[Sare (argipena)|sare]]” moduan sortu zen, eta haren barruan “[[Homogeneo eta heterogeneo|hetereogeneitate]] handia zegoen (…) talde [[Kontserbadurismo|kontserbakor]] klerikalak zein feminista erradikalak biltzen zituen”. Erakunde honen programa helburu hauetan laburbiltzen du Batinićek: emakume eta gizonezkoen arteko parekotasun legala, neska eta mutilentzat [[Hezkuntza|hezkuntzarako]] aukera berdinak eta bi sexuentzako [[Moral|arau moralak]] parekatzea<ref name=":8" />; eta honela Thommas Emmertek: “bai [[zuzenbide publiko]] zein [[Zuzenbide pribatua|pribatuan]] emakumeen eta gizonezkoen arteko parekotasuna, [[Soldatapeko lan|lan beragatik soldata bera kobratzea]], [[Zaintza-lana|emakumeekiko babesa, haur eta gazteekiko babesa]], emakumekiko eta gizonekiko arau moralen parekotasuna, [[Abolizionismo|prostituzioaren aurkako borroka]] eta [[Alkohol|alkoholaren]] aurkako borroka<ref>{{erreferentzia|urtea=1999|izenburua=Gender Politics in the Western Balkans|argitaletxea=Pennsylvania State University Press|orrialdea=36|hizkuntza=en|abizena1=RAMET|abizena2=MAGAŠ|izena1=Sabrina|izena2=Branka|atala=EMMERT, Thomas: “Ženski Pokret: The Feminist Movement in Serbia in the 1920es” (33-50. or.)|argitaratze-lekua=Pennsylvania (AEB)}}</ref>. Jelena Batinićek dioenez “[[Jugoslaviako Erresuma|Jugoslaviako]] emakumeen antolakunderik handiena zen (…) laurehun bat talde zituen Jugoslavia osoan zehar”<ref>Thomas Emmerten arabera, 1921an 205 talde eta 50.000 emakume batzen zituen sare honek. EMMERT, Thomas: “Ženski Pokret: The Feminist Movement in Serbia in the 1920es” in RAMET, Sabrina eta MAGAŠ, Branka: ''Gender Politics in the Western Balkans'' (33-50 . orr.). Pennsylvania State University Press. Pennsylvania (AEB), 1999, 36. or.</ref>. Hala ere, Batinićek dioenez, erakunde honen filosofia “Jugoslaviar Erresumaren politika eta ideologia ofizialarekin bat" egiten zuenez, “ez zuen lortu Kroaziako emakume talde handiena, [[Kroaziako Emakume-Elkartea|Kroaziako Emakume-Elkartea (Društvo Hrvatska Žena)]] batzea”, azken talde hori ideologia [[Nazionalismo|nazionalista]] [[Kroaziar|kroaziarrekoa]] baitzen<ref name=":8" /><ref>Thomas Emmertek ere badio (jugoslaviar) “batasun nazionala” Serbiar, Kroaziar eta Esloveniar Emakumeen Batasun Nazionalaren ideologiaren parte zela. EMMERT, Thomas: “Ženski Pokret: The Feminist Movement in Serbia in the 1920es” in RAMET, Sabrina eta MAGAŠ, Branka: ''Gender Politics in the Western Balkans'' (33-50 . orr.). Pennsylvania State University Press. Pennsylvania (AEB), 1999, 36. Or.</ref><ref>aiBai ordea bildukobildu zen Esloveniako Emakumeen Elkarte Nagusia, 1901ean fundatutakoa. JALUŠIČ, Vlasta: "Women in Interwar Slovenia” in RAMET, Sabrina eta MAGAŠ, Branka: ''Gender Politics in the Western Balkans'' (51-66 . orr.). Pennsylvania State University Press. Pennsylvania (AEB), 1999, 59-61. orr.</ref>.
 
Milčinović nazioarteko mugimendu feminista eta [[Sufragista|sufragistetan]] jugoslaviar ordezkaria ere izan zen, adibidez, [[1923|1923an]] [[Erroma|Erroman]] bildu zen [[Emakume Sufragisten Nazioarteko Aliantza|Emakume Sufragisten Nazioarteko Aliantzaren]] bederatzigarren kongresuan eta [[1925|1925ean]] [[Washington|Washingtonen]] izan zen [[Emakumeen Nazioarteko Kontseilua|Emakumeen Nazioateko Kontseiluaren]] zortzigarren kongresuan. [[1924|1924an]], [[Graz|Grazen]] [[Esklabotza|Esklabutzaren]] Aurkako Borrokarako Nazioarteko Kongresuan ere parte hartu zuen<ref name=":1" /><ref name=":6" /><ref>{{erreferentzia|izena=Celia|abizena=HAWKESWORTH|urtea=2001|izenburua=A History of Central European Women’s Writing|argitaletxea=Palgrave Macmillan.|orrialdea=119|hizkuntza=en|atala=ZEČEVIĆ, Divna: “Women’s Writing in XIXth-Century in Croatia” (110-121. orr.)|argitaratze-lekua=Londres}}</ref>.
 
=== AEBtako urteak ===
[[1926|1926an]] [[New York]] hirira joan zen bizitzera<ref name=":7" />. Han Milčinovićek [[Jugoslaviako Erresuma|Jugoslaviako]] [[Enbaxada|enbaxadarentzat]] lan egin zuen, Emigrazioaren departamenduan, [[1937]] urtea arte, baina iturri gehienen arabera jada ez zuen [[Literatura|literatur lan]] berririk idatzi. Hala ere, [[Antonija Bogner Šaban|Antonija Bogner Šabanen]] arabera, [[Antzezlan|antzez-lan]] bat idatzi zuen [[Ingeles|ingeleraz]], ''Mrs Crownenshield’s Success'' (''Crownenshield anderearen arrakasta'') deitutakoa, [[1933|1933an]]<ref>{{erreferentzia|argitaletxea=Kroaziako Zientzia eta Arteen Akademia eta Spliteko Literatur Zirkulua|orrialdeak=284-287|hizkuntza=sh|url=https://hrcak.srce.hr/file/108814|aldizkaria=Dani Hvarskoga kazališta : Građa i rasprave o hrvatskoj književnosti i kazalištu (Hvarko antzerkiaren egunak: Kroaziar literaturaren eta antzerkiaren garapena)|liburukia=32|zenbakia=1|atalaartikulua=BOGNER ŠABAN, Antonija: “Uspjeh gospodina Crownenshielda” (“Crownenshield Anderearen Arrakasta”) (280-296. orr.)|argitaratze-lekua=Split}}</ref>. Antzez-lan honek Adela Milčinovićen beste lanen antza zuen emakume arrunten [[Eguneroko bizitza|egunerokotasuna]] ikuspuntu [[Existentzialismo|existentzialista]] batetik kontatzen zuelako; baina baita ere ezberdintasunak, kasu honetan protagonistak ez dira bere aurreneko lanen moduan [[Nekazaritza ekologiko|baserritarrak]], baizik eta hirietako [[Emakume|emakumeak]], eta Bogner Šabanek esaten duen moduan, ezta [[Hertsadura|hertsitasunak]] eta aukera faltak zanpautako emakumeak, baizik eta nolabait [[arrakasta]] eta errekonozimendua lortutakoak, eta hala ere hutsuneek eta zenbait gabeziek zapaldutakoak; bestetik, [[Migrazio|migratzailen]] lan-baldintzak eta haiekiko nagusikeria ere kritikazen duelarik<ref>{{erreferentzia|urtea=2006|argitaletxea=Kroaziako Zientzia eta Arteen Akademia eta Spliteko Literatur Zirkulua|orrialdeak=287-289|hizkuntza=en|aldizkaria=Dani Hvarskoga kazališta : Građa i rasprave o hrvatskoj književnosti i kazalištu (Hvarko antzerkiaren egunak: Kroaziar literaturaren eta antzerkiaren garapena)|liburukia=32|zenbakia=1|artikulua=BOGNER ŠABAN, Antonija: “Uspjeh gospodina Crownenshielda” (“Crownenshield Anderearen Arrakasta”) (280-296. orr.)|atal-url=https://hrcak.srce.hr/file/108814|argitaratze-lekua=Split}}</ref>.
 
[[Ameriketako Estatu Batuak|AEBn]] Milčinović Zirkulu Jugoslaviarraren (''Yugoslav Circle'') inguruan zebilen<ref name=":9">{{erreferentzia|urtea=2006|argitaletxea=Kroaziako Zientzia eta Arteen Akademia eta Spliteko Literatur Zirkulua|orrialdeak=284-286|hizkuntza=sh|url=https://hrcak.srce.hr/file/108814|aldizkaria=Dani Hvarskoga kazališta : Građa i rasprave o hrvatskoj književnosti i kazalištu (Hvarko antzerkiaren egunak: Kroaziar literaturaren eta antzerkiaren garapena)|liburukia=32|zenbakia=1|artikulua=BOGNER ŠABAN, Antonija: “Uspjeh gospodina Crownenshielda” (“Crownenshield Alderearen Arrakasta”) (280-296. orr.)|argitaratze-lekua=Split}}</ref>. [[Bigarren Mundu Gerra|Bigarren Mundu Guda]] eta Guda ostea AEBtan eman zuen. [[1937|1937an]], Jugoslaviako enbaxada utzi zuenean AEBtako [[Guda-Informazioaren Bulegoa (AEB)|Guda-Informazioaren Bulegoarentzat]] egin zuen lan, bulego hau [[1943|1943tik]] aurrera ''[[Voice of America]]'' irrati-katea bihurtu zenean Milčinovićek bertan jarraitu zuen, [[Serbokroaziera|serbokroazierazko]] edizioan, eta geroago [[CBS]] katean baita, [[1953|1953an]] erretiratu zen arte<ref name=":1" /><ref name=":6" /><ref name=":7" />. New Yorken bertan hil zen [[1968|1968an]].